Nguyễn Phú Trọng
Nguyễn Phú Trọng (Hanoi, 1944ko apirilaren 14a - ibidem, 2024ko uztailaren 19a) vietnamdar politikaria izan zen. Vietnamgo Alderdi Komunistako idazkari nagusia izan zen 2011tik hil zen arte, eta Vietnamgo presidentea ere izan zen 2018tik 2021era.
1968an alderdi komunistara batu zen, 1994an Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten eta 1997an Politburoko kide. 2002an Biltzar Nazionaleko kide aukeratu zuten.
2011n Alderdi Komunistaren 11. kongresu egin zen, idazkari nagusi aukeratu zuten eta 2016an eta 2021ean berrautatu zuten. Gainera, Vietnameko presidente izendatu zuten 2021ean, Trần Đại Quang hil ondoren, eta 2023ra arte egon zen karguan. Bere agintaldian ustelkeriaren aurkako kanpaina bat zuzendu zuen goi kargudunen aurka eta atzerri politikan oreka bilatu zuen Txinarekin eta Estatu Batuekin zituen harremanetan.
Artikulu hau Vietnamgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |