Naqsh-e Jahan plaza
Naqsh-e Jahan plaza | |
---|---|
میدان نقش جهان | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Iran |
Probintzia | Ispahan probintzia |
Irango eskualdea | Isfahan County |
Irango barrutia | Central District |
City of Iran | Isfahan |
Koordenatuak | 32°39′30″N 51°40′38″E / 32.658229°N 51.677322°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1598 |
Arkitektura | |
Estiloa | Safavidar arkitektura |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (v) eta (vi) |
Erreferentzia | 115 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 1979 (III. bilkura) |
|
Naqsh-e Jahan plaza (persieraz: میدان نقش جهان, Maidān-e Naqsh-e Jahān, euskaraz: «Munduko Irudiaren plaza»), baita ere Meidan Emam, Isfahan hiriko erdigunean dagoen plaza bat da 1598 eta 1629 artean eraikia, leku historiko garrantzitsua da gaur egun, eta UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatua dago. Plaza handia da: 160 m zabal eta 560 m luze[1], (hau da 89.600 m2 luze-zabal). Batzuetan Xah plaza edo Imam plaza ere deitzen zaio[2].
Plazaren inguruan safavien garaiko eraikinak daude: hegoaldean Xah meskita dago, mendebaldean Ali Qapu jauregia, ekialdean Lotf Allah xekearen meskita eta iparraldean Keisaria atea, Bazar Handiko sarrera nagusia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1598an, Abbas I.a xahk Persiako hiriburua lekualdatu zuen, Qazvin utzi eta Ispahan oasian ezarri, eta horrela bihurtu zen erregeren bizileku, merkataritza gune, erlijio zentro eta kultura toki. Zayandeh rud ibaiak ureztatua, eremu zabal eta lehorrean, kokapen egokia zen erasoengandik babesteko, batez ere otamandarrenak, safavidoen etsai porrokatuak, eta era berean Pertsiar Golkoaren kontrola areagotzeko, merkataritza itsasbide garrantzitsu bihurtua holandar eta Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiarentzat[3].
Hirigintza proiektu handi hau Bahai xekeak bururatu omen zuen[4], zeina kontzentratu zen Xahren egitasmoaren bi elementutan: Txahar bagh ("lau lorategi") hiribidea, Isfahango hiribide historikoa erakunde garrantzitsuz inguratua, eta Naqsh-e Jahan plaza[5].
Naqsh-e Jahan plazaren asmamendua da gorteko hiru botereak elkartzea: apaizeria (Xahren meskitak ordezkatua), merkatariak (Bazar Handiak ordezkatua) eta Xah bera (Ali Qapu jauregia ordezkatua).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Archived copy. .
- ↑ Blake, Stephen P.; Half the World. The Social Architecture of Safavid Isfahan, 1590–1722, pp. 117–9.
- ↑ Savory, Roger; Iran under the Safavids, p. 155.
- ↑ Kheirabadi Masoud (2000). Iranian Cities: Formation and Development. Syracuse University Press. pp. 47.
- ↑ Sir Roger Stevens; The Land of the Great Sophy, p. 172.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Iranen | ||
---|---|---|
Armeniar monasterioen multzoa Iranen • Bam eta bertako kultura paisaia • Behistun • Chogha Zanbil • Maimand eta bertako kultura paisaia • Golestan jauregia • Gonbad-e Qabus • Isfahango Meskita Nagusia • Naqsh-e Jahan plaza • Pasargada • Persepolis • Persiar lorategiak • Xahr-i Sokhta • Safi al-Din xekearen hilobia • Soltaniyeh • Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa • Susa • Tabrizko bazarra • Takht-e Soleiman • Persiar qanatak • Lut basamortua • Yazd • Sasandar paisaia arkeologikoa Fars eskualdean |