Mestizo
Mestizo gaztelaniazko hitza da, jatorriz europar (espainiar) eta amerindiar arteko nahasketa duen pertsona izendatzeko erabilia, Amerika Latinarrean oso fenomeno zabaldua izan dena. Halaber, Asia aldean ere erabili izan da historikoki bestelako arraza nahasketak izendatzeko Filipina Uharteetan, Ekialdeko Timor, Macau edo Sri Lankan.
Gizaki mestizoa bi arraza eta, beraz, bi kultura desberdin elkartzearen ondorio da. Hortaz, ia giza arraza guztiak dira mestizoak, zibilizazioak eta inperioak etengabe higitu baitira batetik bestera, eta giza emigrazioak eragin baitituzte beti. Hala ere, azken bi edo hiru mendeotan asko ugaldu dira mestizoak, giza talde handiek emigratu baitute lurralde berrietara, europarren kolonizazioaren ondorioz, batez ere. Terminoa mota bereko baina arraza desberdinetakoak diren bi animalia edo landare elkarrekin gurutzatzean sortzen den izaki berria izendatzeko ere erabiltzen da.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.