Edukira joan

Medea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Medea
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaAeëtes (en) Itzuli
AmaEidyia (en) Itzuli, Clytia (en) Itzuli, Hekate eta Eurylyte (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Jason eta Aegeus (en) Itzuli
Seme-alabakMermerus (en) Itzuli, Pheres (en) Itzuli, Medus (en) Itzuli, Alcimenes (en) Itzuli, Tisander (en) Itzuli, Thessalus (en) Itzuli eta Eriopis (en) Itzuli
Anai-arrebakApsirto

Medea[1] (antzinako grezieraz: ΜήδειαMēdeia), greziar mitologian, Kolkidako Eetes erregearen eta bere emaztearen, Idia, alaba da. Zirtzerengandik ikasi zuen magia. Mitoaren bertsio desberdinak dira, besteak beste, Euripides, Seneca, Apolonio de Rodas, Corneille Vicente Molina Foix-ena. Unamunok gaztelerara itzuli zuen Senecaren bertsioa.[2][3]

Argonauten buruzagia zen Jason Kolkidara ailegatu zen urrezko ahari-larruaren bila. Medea, bertako erregeraren alaba, berarekin maitemindu eta urrezko ahariaren-larrua lapurtzen lagundu ziezaion, Atena eta Herak Afrodita konbentzitu zuten eta honek bere semea, Eros, maitasun gezi bat botatzeko. Jasonek Medeari laguntza eskatu zion eta honek baietz esan zion, Jasonek trukean berarekin ezkondu eta Greziara eramango zuela ziurtatu eta gero. Urrezko ahariaren-larrua lapurtu eta gero, ihes egin zuten.

Iolkora iristean, ospatuak izan ziren, eta eskertuz Medeak Jasonenen aita, Esón, gaztetu zuen. Peliasen alabek hori eskatuta, bere aita gaztetu zezan eskatu zioten Medeari, baina bere aitak, Jasonen osaba, Esón boteretik kendu zuen eta mendekuan engainatu zituen Peliasekin akabatu zezaten, horren ostean Korintora ihes egin zuen Jasonekin.

Jason Korintoko erregearen alabarekin, Glaucerekin maitemindu zen eta berarekin ezkondu nahi zuen. Medeak jakitean, jeloskor, Jasonekin izandako semeak hil egin zituen, baita Glauce bera ere. Ondoren, Atenesarera ihes egin zuen dragoiek tiratutako gurdi batean, Egeoren babespera, berarekin seme bat izan zuen, Medo. Egeok beste seme bat zuen, Teseo, eta Medea hiltzen saiatu zen ere Medo errege izan zedin, lortu ez zuenez ihes egin zuen handik ere eta Medorekin Kolkidara bueltatu zen eta Kolkidako errege egin zen.[4]

Euripidesen bertsioa:[5]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medea Euripidesen lanik ezagunenetako bat da. K.a. 431. urtean hirugarren postua lortu zuen. Indar psikologiko handia duten pertsonaiak zehazten ditu. Medea protagonistak hasieran neska gazte bat irudikatzen du, familiaren edo maitasunaren artean aukeratu beharko duena, eta ondoren, emakume, bere borroka mendeku nahiaren eta bere semeenganako maitasunaren artean agertuko da. Pasioek eramaten eta inoren beldur ez den emakume gisa irudikatzen da. Euripidesen ezaugarrietako bat mitoen tratamenduaren berrikuntza da, eta ezaugarri hori argi ikusten da tragedia horretan, Euripidesek berak esaten baitu lehen aldiz Medea izan zela bere seme-alaben benetako hiltzailea, eta ez korintoarrak. [6] Euripides izan zen mitoa eszenaratu zuen lehena eta bere herrikideak eskandalizatu zituen lan horretan.[7]

Medea mendetasunaren eta edertasunaren iruditeria mitiko eta kanoneii erantzuten ez dien emakumea da. Era berean, ez dio erabat erantzuten feminitatearen irudi negatiboari, desleialtasunean eta etxe patriarkalarekiko traizioan oinarritzen dena, Helenaren kasuan bezala. Emakume errebeldea da, ahaldundua, hitza hartzen du eta emakume guztiei hitz egiten die.[8]

πάντων δ᾽ ὅσ᾽ ἔστ᾽ ἔμψυχα καὶ γνώμην ἔχει

γυναῖκές ἐσμεν ἀθλιώτατον φυτόν:

ἃς πρῶτα μὲν δεῖ χρημάτων ὑπερβολῇ

πόσιν πρίασθαι, δεσπότην τε σώματος

[λαβεῖν: κακοῦ γὰρ τοῦτ᾽ ἔτ᾽ ἄλγιον κακόν]. (230-234 bertsoak) [9]

Arima eta adimendun izaki guztien artean, emakumeok gara zoritxarrekoenak. Lehenik eta behin, neurriz kanpoko prezioan senar bat eta gure gorputzen jabea erosi behar dugu. [hau beste zorigaitza baino mingarriagoa da].

Senekaren bertsioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euripidesen lanean amaierara arte ez da argitzen zer gertatuko den, baina Senekaren bertsioan lehen bertsoetan agertzen da amaiera zein izango den:[7]

.. parta iam, parta ultio est:

peperi ... (25. bertsoa) [10]

Egina, burutua da mendekua; nik erditu dut.

Senekaren bertsioko Medearentzat erruduna ez da Jason, Kreonte da, erregea, duen karguari esker nahi duena egin dezakeela uste duena.

Culpa est Creontis tota, qui sceptro impotens

coniugia solvit quique genetricem abstrahit

gnatis et arto pignore astrictam fidem

dirimit: petatur solus hic, poenas luat

quas debet, alto cinere cumulabo domum; (143-147. bertsoak)[11]

Erru guztia Kreonterena da, zeinak, zetroaz abusatuz, ezkontza bat desegin eta bere semeen ama bat erauzi eta halako jantziarekin estutzen ziren leialtasun loturak hausten baititu. Berari bakarrik eraso behar zaio, zor didan zigorra ordain diezadala. Bere etxea errauts pila handi batean bihurtuko dut.

Bertsio honetan agertzen da paterfamilias erromatarra eta bere boterea. Medeak bere bi semeen etorkizunaz galdetu dio Creonteri eta honek bereak balira bezala hartuko dituela erantzun dio. Medeak, ama den aldetik, ez du bere semeekiko eskubiderik, hauek aitarekin geratu behar dute, jabetza bat baitira, eta Senekak Medearen irudia erabiltzea erabaki zuen boterearen aurka matxinatzeko. Senekaren Medeak ez ditu bere haurrak Jasonen aurkako mendeku eta amorru gisa hiltzen, haien gaineko eskubideak frogatzeko baizik. Medeak semeak hiltzen ditu zain duten etorkizunetik babesteko.[7]

Medearen elezaharra antzinako olerkari askorentzat izan zen iturri beren lanak idazteko. Besteak beste:

  • Euripidesen Medea antzezlanak (K.a. 431. urtea); Jason Medea abandonatu eta Kreusarekin maitemintzen denean hasten da obra.
  • Apolonio de Rodas-en bertsioa.
  • Entzute handikoa da ere Senekaren izen bereko antzezlana. Unamunok gaztelerara itzuli zuena.
  • Corneille XVII.mendean idatzitako bertsio frantsesa.
  • Vicente Molina Foix-en bertsioa aurreko guztiak hartzen ditu kontuan. Medearen papera Ana Belenek antzezten du bertsio honetan.
  • Medea (1984) José Granero Espainiako Balet Nazionalarentzat sortutako antzerki-dantza obra da.[13]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 82. araua. Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  2. (Gaztelaniaz) ««Medea rompe con el rol de la mujer y con el mito de la maternidad»» El Norte de Castilla 2016-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  3. (Gaztelaniaz) Antzokia, Teatro Arriaga. «Medea» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Medea: bruja, "bárbara" y mujer» historia.nationalgeographic.com.es 2021-04-02 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  5. (Gaztelaniaz) Medea. .
  6. «Feres (Medea)» www.elolimpo.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  7. a b c Polo García, Iris; Ferrero Hernández, Cándida. (2014). La reescritura de Medea en Séneca. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  8. Gall, Noelia. (2012-06-28). «La bárbara y salvaje Medea» Libro de Actas I Coloquio Internacional “Saberes contemporáneos desde la diversidad sexual: teoría, crítica, praxis”, 2012 ISSN 2362-5805. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  9. «Euripides, Medea, line 214» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  10. «Seneca, Medea, line 1» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  11. «Seneca, Medea, line 116» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  12. (Gaztelaniaz) Hernández Amores, Germán. (1887). Medea, con los hijos muertos, huye de Corinto en un carro tirado por dragones. Museo del Prado.
  13. (Gaztelaniaz) «La influencia del mito de “Medea” en el Ballet Nacional de España — Danza.es» www.danza.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]