Manuel Freyre
Manuel Freyre | |||
---|---|---|---|
1815eko maiatzaren 4a - 1815eko maiatzaren 29a ← Tomás Moreno Daoíz (en) - Francisco Egia → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Alberto Freire de Andrade y Armijo | ||
Jaiotza | Carmona, 1767ko azaroaren 4a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 1835eko martxoaren 7a (67 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak |
Manuel Alberto Freyre de Andrade y Armijo (Carmona, Sevillako probintzia, 1765eko azaroaren 4a - Madril, 1834ko martxoaren 7a) espainiar militarra izan zen. Konbentzioko eta Napoleonen aurkako gerretan aritu zen.
Iberiar Penintsulako Gerraren (1808-1814) barruan, 1813ko abuztuak 9an, Espainiako Erregentziak hala erabakita, une horretan Gipuzkoan zegoen Laugarren Armada Espainiarreko buru berri bilakatu zen Castaños jeneralaren ordez. Kargu hori zuelarik, San Martzialgo gudua irabazi zuen Soult mariskal frantsesaren osteen aurrean (Irun, 1813ko abuztuak 31an). San Martzialgo markes-titulua eman zioten garaipen harengatik. Fernando VII.ak Gerra ministro izendatu zuen 1814ean, baina ez zuen azkenean kargu hura hartu, liberala zelako. 1820. urtean, Freyre jeneralaren agindupean jardun zuten Cadizko mugimendu liberala (Riegoren matxinada, 1820ko martxoa) tiroz zapaldu zuten osteek. Kargu guztiak utzi zituen Freyrek ondoren.
Sevillako probintzian jaio arren, galiziar jatorrikoa zen, bere aita Francisco Freire de Andrade militar galiziarra zelarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.