Maien arkitektura
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Maien arkitektura Mundu Berriko arkitektura garrantzitsuenetarikoa da, bere konplexutasun eta barietate handiaren ondorioz. Maien eraikin ikusgarrienak bi motatakoak ziren: piramide formako tenpluak batetik, eta jauregiak bestetik. Baina bestelako eraikinak ere sortu zituzten, hala nola behatoki astronomikoak, plaza zeremonial handiak eta pilota jokorako jokalekuak.
Maiek ez zuten metalezko tresnarik ezagutzen, ezta zamak eramateko abererik edo gurpilik ere, baina halere hirigune handiak eta dotoreak eraiki zituzten oihan eta mendi artean. Gehienetan hirigune bakoitza bertako topografiara egokitzen zen, eta modu organikoan hazten zen. Piramide, jauregi eta gisako eraikinak kareharriz egiten zituzten eta ondoren iztukuz estali. Iztukua apaingarri gisa erabiltzen zen, eta baita harrizko eraikinek izan zitzaketen diseinu akatsak estaltzeko ere. Eraikin maietan gaur egun ikusten dena eraikuntzaren azken fasea izaten da; baina errealitatean, ez da arraroa bost eraikuntza-fase baino gehiago izatea.
Iztukuaren lehengaiak eta kareharria ugariak ziren maiak bizi ziren Yucatango penintsulan, bereziki Petén aldean. Maiek, beren eraikinen hormak egiteko, bi zutabe-bloke erabiltzen zituzten, gero harri txikiz eta beste materialez betetzen zituztenak. Tikal-en, El Naranjo-n, Wala-n, eta beste toki askotan aurkitu dira halakoak. Iztukua egiteko, kareharria egosi eta kola organiko batekin nahasten zuten. Kola hori Petén-en dagoen holol izeneko zuhaitz endemiko batetik ateratzen zen, eta hari sascab izenekoa mineral natural bat nahasten zitzaion.
Maien eraikinik ospetsuenetariko bat Tikalgo Jaguar Handiaren tenplua da (I Tenplua). Bertan ehortzi zuten Hasaw Chan K'awil izeneko buruzagi maia K.o. 734. urtean.
Maien garai preklasikoan hasita, "konprexu triadikoak" garatu ziren beren hiriguneetan: piramide nagusi baten aurrean, ezker eta eskuin, beste bi eraikin txikiago kokatu ohi ziren, eta hiru eraikin horien artean plaza moduko bat sortzen zen.
Eraikin maien beste ezaugarri bat, preklasikotik, mural koloretsuak izan ziren, San Bartolo eta Sufricayan, Peténen ipar-ekialdean eta Floridan aurkitutakoak bezalakoak.
Indusketa arkeologikoetan dokumentatu denez, tenpluak eta beste eraikin zeremonialak etengabe bilakatu ziren, eta egitura bakoitzaren baitan lau eraikuntza-fase edo gehiago aurkitu izan dira, haien kalitateak behera eginez garai klasikoaren amaieran.
Maien hirietako beste ezaugarri bat "Chultunes" delakoa da, bertan ezkutaleku gisa erabiltzen ziren objektu garrantzitsuak edo janaria gordetzeko.
Arkitektura maiak Mesoamerikako kulturen ezaugarri orokorrak partekatzen zituen, baina araubide bereziak ere izan zituen, bere estilo propioari zegozkionak: "arku faltsuak", maien ganga, armarriak, hilarriak eta aldareak.
Maien zibilizazioan hainbat estilo arkitektoniko garatu ziren, hala nola, "Petén estiloa" Uxmalen, eta "Usumacinta estiloa" Palenque aldean, Uxmalen ere Puuc estiloko grabatuak zeuden, besteak beste.
Maien zibilizazioa gainbehera erori zenean bere arkitektura monumentalak hondakin handiak sorrarazi zituen. Hondakin horietako asko, espainiar konkistaren ostean, oihanak estali eta erdi ahaztuta geratu ziren. Baina XIX-XX. mendeetan zehar, hainbat abenturazalek eta ikertzailek jo zuten maien hiri galduen bila. Hala aurkitu eta azaleratu ziren oihan artean ezkutuan zeuden maien aztarnak. Haietako asko arkeologoek aztertu dituzte eta behin garbitutakoan turismo gune garrantzitsu ere bihurtu dira, hala nola, Palenque, Uxmal, Tikal, El Tajín eta Copán.
Maien arkitektura elementuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zeremonia plataformak: gorakada txikia (gehienez lau metro), alboetan sortak zizelkatuta zituzten. Agertoki zeremonial publikoak, goialdean aldareak zeuden, banderak, intsentsua eta batzuetan tzompantli bat (burezurren hilera).
- Piramideak: zenbait plataforma elkarren gainean jarriz eraikitzen zituzten. Batzuetan bolumen geometriko bat izaten zuten puntan. Piramide maiek tenplu funtzioa zuten, eta zerutik ahalik eta gertuen egoten saiatzen ziren. Hilobi funtzioa ere har zezaketen piramide batzuk.
- Gezi-lehioa: Arkitektura maia elementu propioa zen, tenpluaren goialdean zegoen eraikin altua, hau osoari tenpluaren bertikaltasuna eta zerua hurbiltzeko ideia azpimarratzeko asmatuta zegoen. Gezi-leihoa apaingarri sinbolikoetara aplikatzen zen.
- Orientazioa: maien artean garai klasikoan eraiki zituzten eraikinak, puntu kardinalekin datoz.
- Maien-bobeda: "faltsu" edo besterik beste "bobeda maia" deitzen zaio, hau fabrikatzen da altuera jakin bateko hormak hurbiltzen (atebururen goialdean), harri ilara gainjarriz, bata bestearekin tartea itxiz, goiko aldean irizterakoan xafla txiki batekin ixteko.
- Estela: Monolito bat da, egutegia erreferentzia gisa erabiltzen zen eta arte egitura bat izatea lortu zuen. Hasieran "markatzailea" funtzioa zuen.