Lurrun-presio
Lurrun-presioa lurrun-fasean dagoen substantzia baten eta lurrun-fasean ez dagoen substantzia beraren arteko oreka termodinamikoa gertatzen denean existitzen den presioa da. Likidoek eta zenbait solidok gas egoerara igarotzeko joera daukate, eta gas guztiek daukate likidora edo solidora kondentsatzeko joera. Lurrun-presioaren orekak likido edo solido baten lurruntze-tasa adierazten du. Molekulek eta atomoek likidotik edo solidotik ihes egiteko duten joera erakusten du. Substantzia batek tenperatura normalean lurrun-presio altua badauka, lurrunkorra dela esan ohi da. Kelvin-en ekuazioak erakusten duenez, lurrun-presioa tantaren tamainaren araberakoa da.
Kontzeptu hau ulertzeko adibide on bat ur-lurruna da. Airea ur-lurrunez aserik dagoenean, uraren kondentsazio-tasa eta bere lurruntze-tasa orekan daude. Puntu honetan, airearen hezetasun erlatiboa %100ekoa da eta ur-lurruna gehitzen bada, edo tenperatura jaisten bada, kondentsazioa gertatuko da. Oro har, tenperatura altuagoetan lurrun-presioa altuagoa da.
Likidoen lurrun-presioen eta lurruntze-puntuen arteko erlazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Likido batek lurrun-presio altuagoa badauka, bere lurruntze-puntu normala (alegia, presio atmosferikoan daukana) baxuagoa izango da. Esaterako, tenperatura jakin batean propanoak butanoak baino lurrun-presio altuagoa dauka, eta honek fluorobentzenoa baino altuagoa. Lurruntze-puntu normalei dagokienez, hiru substantzia horietatik fluorobentzenoak dauka baliorik altuena eta propanoak baxuena.
Lurrun-presioaren unitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]SIk onartutako unitatea pascala (Pa) da. Pascal bat newton bat metro koadroko (N·m-2 edo kg·m-1·s-2) da.
Lurrun-presioen adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasa | Lurrun-presioa (SI unitateak) |
Lurrun-presioa (bar) |
Lurrun-presioa (mmHg) |
Tenperatura |
---|---|---|---|---|
Helioa | 100 kPa | 1 | 750 | -269,15 °C |
Propanoa | 2,2 MPa | 22 | 16.500 | 55 °C |
Butanoa | 220 kPa | 2,2 | 1.650 | 20 °C |
karbonil sulfuroa | 1,255 MPa | 12,55 | 9.412 | 25 °C |
Azetaldehidoa | 98,7 kPa | 0.987 | 740 | 20 °C |
Freona | 37,9 kPa | 0,379 | 284 | 20 °C |
Metil isobutil zetona | 26,48 kPa | 0,02648 | 19,86 | 25 °C |
Wolframa | 100 Pa | 0.001 | 0,75 | 3.203 °C |
Dioxigenoa | 54.2 MPa | 542 | 407.936 | 20 °C |
Dinitrogenoa | 63,2 MPa | 632 | 475.106 | 20 °C |