Luis II.a Germaniarra
Luis II.a Germaniarra | |||
---|---|---|---|
843 - 876 ← baliorik ez - Luis III.a Gaztea → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 806 | ||
Herrialdea | Karolingiar Inperioa | ||
Heriotza | Frankfurt am Main, 876ko abuztuaren 28a (69/70 urte) | ||
Hobiratze lekua | Lorscheko abadia | ||
Familia | |||
Aita | Luis Errukitsua | ||
Ama | Ermengarde of Hesbaye | ||
Ezkontidea(k) | Hemma (en) (827 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Karolingiar leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
- Artikulu hau Ekialdeko Frantziako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luis II.a».
Luis II.a Germaniarra[1] baita ere Ludwig deitua (804 aldean - Frankfurt, 876ko abuztuaren 28a) Bavariako erregea izan zen 817-843 urteetan, eta Ekialdeko Frantziako erregea 843-876 bitartean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis I.a Errukitsua-ren semea zen. Karlos Burusoila anaiarekin batean borrokatu zen Lotario beste anaiaren aurka. Gatazka honi amaiera eman zion Verdungo Hitzarmenak (843) Ekialdeko Frantzia (Germaniako Erresuma ere deitua) sortu zuen, Rhin ibaiaren ekialdean zeuden Karolingiar Inperioko lurraldeak hartzen zituena. 843tik 876an hil zen arte, Luis Germaniarra izan zen Ekialdeko Frantziako erregea. Luis III.a Gaztea eta Karlos III.a Gizena semeak izan zituen ondorengo.
Ezkontza eta seme-alabak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]876ko urtarrilaren 31n Emma Bavariakoarekin ezkondu zen; zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Hildegard (828–856).
- Karloman (829–880), Bavariako erregea.
- Ermengarda (866an hila).
- Gisela, Bertoldo I.a, Suabiako kondearekin ezkondu zena.
- Luis (835–882), Ekialdeko Frantziako erregea.
- Berta (877an hila).
- Karlos (839–888), Ekialdeko Frantziako erregea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis II.a Germaniarra |
Aurrekoa Luis Errukitsua |
Bavariako erregea 817-843 |
Ondorengoa Karloman Bavariakoa |
Aurrekoa Luis Errukitsua |
Ekialdeko Frantziako erregea 843-876 |
Ondorengoa Luis III.a Gaztea Karlos III.a Gizena |