Luis Castro
Luis Castro | |||||
---|---|---|---|---|---|
1932ko uztailaren 14a - ezezaguna
1931ko uztaila - 1932ko urria | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Castro Casal | ||||
Jaiotza | Tolosa, 1880ko ekainaren 18a | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Tolosa, 1965eko abenduaren 10a (85 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea lizentzia : filosofia, humanitateak Unibertsitate Zentrala doktoretza Zaragozako Unibertsitatea 1903) lizentzia : zuzenbide | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | abokatua eta politikaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Acción Republicana Izquierda Republicana |
Luis Castro Casal (Tolosa, 1880ko ekainaren 18a - ib., 1965eko abenduaren 10a) gipuzkoar abokatu eta politikaria izan zen[1].
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak irakasleak ziren Tolosan eta Luisek Filosofia eta Letrak ikasi zituen Zaragozako Unibertsitatean. Zuzenbidea ere ikasi zuen eta Tolosan aritu zen abokatu. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, Acción Republicana eta Izquierda Republicana alderdien kidea izan zen. 1931ko uztailetik 1932ko urrira Bizkaiko gobernadore zibila izan zen.[2] 1932ko uztailaren 14an Gipuzkoako Foru Aldundiaren presidente hautatu zuten.[3] Gerra Zibila piztu zenean, Donibane Lohizunen erbesteratu zen. 1940ko ekainean Gipuzkoara itzuli eta 1941ean atxilotu eta Ondarretako espetxean sartu zuten.[4] Aske utzi zutenean, jaioterrira itzuli zen.
Bere seme Juan Antonio Castro Izagirre, Errepublikako Itsas Armadako ofiziala izan zen Gerran Zibilean eta Frantziako Itsas Armadakoa Bigarren Mundu Gerran eta baita hori bukatu ondoren ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Luis Castro Casal. .
- ↑ Serrallonga i Urquidi, Joan. (2007). «El aparato provincial durante la Segunda República. Los gobernadores civiles, 1931-1939» Hispania Nova: Revista de historia contemporánea (7) ISSN 1138-7319..
- ↑ «Nuevo presidente de la Diputación Foral de Guipúzcoa» ABC 1932/07/15.
- ↑ ««Lo más fácil está hecho, lo más difícil está por hacer»» El Diario Vasco 2013-04-28.