Lola Montez
Lola Montez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marie Dolores Eliza Rosanna Gilbert |
Jaiotza | Grange, 1821eko otsailaren 17a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | New York, 1861eko urtarrilaren 17a (39 urte) |
Hobiratze lekua | Green-Wood hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Aita | Edward Gilbert |
Ama | Eliza Gilbert |
Ezkontidea(k) | Thomas James (en) (1837 - ezezaguna) George Trafford Heald (en) (1849ko uztailaren 19a - ezezaguna) Patrick Purdy Hall (en) (1853ko uztailaren 2a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, antzerki aktorea eta Socialitea |
Eliza Rosanna Gilbert, Landsfeldeko Kondesa, Lola Montez bezala ezaguna (Grange, Sligo konderria, 1821eko otsailaren 17a - New York, 1861eko urtarrilaren 17a) irlandar dantzari, aktore eta kortesana izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1843an debuta egin zuen Londresen, "Lola Montez, dantzari espainiarra" izateko. 1844an, Europako kontinentera joan zen eta Franz Liszten afera izan zuen. 1846an Munichera joan eta Luis I.a Bavariakoaren maitale bihurtu zen. Hurrengo urtean Landsfeldeko kondesa titulua jaso zuen. Erresumaren politikan eragina izan zuen eta lehen ministroaren dimisioa ere lortu zuen. 1848ko iraultzen ondoren, Luis erregeak abdikatu egin zuen bere seme Maximiliano II.a Bavariakoan, eta Lolak herrialdetik ihes egin zuen. 1851n Estatu Batuetara joan zen eta han jarraitu zuen dantzari eta aktore ibilbidea. 1855ean Australiara joan zen meatzariak urre sukarrean entretenitzera. Bere azken urteak emakumeekin lan filantropikoak egiten eman zituen. Brooklynen hil zen, 1861ean, 39 urte zituela.