Lincoln Park
Lincoln Park | |
---|---|
AEBko Leku Historikoa | |
Chicago hiria, Michigan aintzira eta Lincoln Parkearen 7 milia luze dituen kostaldearen aireko ikuspegia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Illinois |
Illinoiseko konderri | Cook konderria |
City of Illinois | Chicago |
Koordenatuak | 41°56′24″N 87°38′06″W / 41.94°N 87.635°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1843 |
Inaugurazioa | 1843 |
Kudeatzailea | Chicago |
Arkitektura | |
Azalera | 1.200 acre |
Ondarea | |
AEBko Leku Historikoa | 94001029 |
Webgune ofiziala | |
Lincoln Park AEBtako Illinois estatuko Chicago hirian dagoen hiri parke bat da. Michigan aintziraren bazterrean dago. 4,9 km²-ko azalera duenez, Chicago hiriko parkerik handiena da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkeak izena AEBtako Abraham Lincoln presidentea zenaren omenez darama, bere bizitzaren zati handi bat Illinois estatuan bizitzen igaro baitzuen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1860an Lake Park izenez parke gisa ezarri zen (aurretik Cemetery Park zenan). [Bost urte geroago, 1965eko ekainaren 12an erail berria izan zen Abraham Lincoln presidentearen izenarekin berrizendatu zen.
Parkea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beisboleko 15 zelai ditu, saskibaloiko 6 kantza, softballeko 2 zelai, teniseko 35 pista, boleiboleko 163 jokaleku, kirol pabilioiak eta golf zelai bat ere bai. Ontzientzako hainbat kai eta hondartza publikoak ere baditu. Parkearen barnean urte osoz doaineko sarrera duen zoologiko bat dago.
Bestalde, Linkin Park rock talde ospetsuak bere izena sortzeko parke honen izenean oinarritu zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Montrose Avenue Dog hondartza publikoa.
-
Montrose badia eta beste badia batzuk parkeak dituen hainbat kai osatzen dituzte.
-
Waveland golf zelaia.
-
Abraham Lincoln zutik.