Leitrim konderria
Leitrim konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Connacht | ||
ISO 3166-2 | IE-LM | ||
Hiriburua | Carrick-on-Shannon | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 54°07′00″N 8°00′00″W / 54.1167°N 8°W | ||
Azalera | 1.590 km² | ||
Mugakideak | Sligoko konderria, Cavan konderria, Fermanagheko konderria, Donegalgo konderria, Roscommoneko konderria, Longfordeko konderria eta Ipar Irlanda | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 31.798 (2011) | ||
Dentsitatea | 20 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | LM | ||
leitrimcoco.ie |
Leitrim konderria, County Leitrim edo Contae Liatroma Irlandako iparraldean dago, Connachteko probintziaren barruan. 1.588 km2-ko azalera dauka eta 2011an 31.798 biztanle zituen. Hiriburu eta hiri nagusia Carrick-on-Shannon/Cora Droma Rúisc da.
Populaziorik txikiena duen konderria da eta ondorioz Dáil Éireannerako (Irlandako parlamentua) hauteskundeetan iparraldeak Sligorekin batera osatzen du barrutia eta hegoaldeak Roscommonekin batera.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar-mendebaldean menditsua bada ere hego-ekialdea nahiko laua da. Bi eremu hauek Allen aintzirak banatzen ditu. Aintzira gehiago ere baditu, ezagunenak Melvin eta Gill Kostaldea baduen arren oso motza da, 2'5 kilometroko luzera baino ez.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carrick-on-Shannon/Cora Droma Rúisc (3.163), hiriburua
- Manorhamilton/Cluainín (1.158)
- Drumshanbo/Droim Sean Bhoth (1.061)
- Ballinamore/Béal an Átha Móir (805)
- Dromahair/Droim Dhá Thiar (748)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan Breifne Erresuma osatu zuen Cavaneko konderriarekin batera. O'Rourke familia zen bertan nagusi. XIII mendean normandiarrak jabetu ziren erresumaz eta 1620an lurrak Villiers eta Hamilton familien esku gelditu ziren. Hauen asmoa eremua ingeles kolonoez betetzea bazen ere ez zuten horretarako gaitasunik izan. Ordurako Leitrimeko konderria eraturik zegoen, 1565ean hain zuzen ere.
XIX mendearen hasieran lihoaren ehungintza mekanizatu zenean langabezia eta miseria ekarri zituen eta berehala Gosete Handia etorri zen. Populazioa 155.000tik 112.000ra jeitsi zen 1840eko hamarkadan. Hurrengo mende eta erdian populazioak beherantz jo zuen, 1901ean 69.000, 1951ean 41.000 eta lurra jo zuen 1996an 25.057 biztanle izatera iritsi baitzen. Gaur egun nekazaritza bultzatzen ari dira eta orain populazio hazkuntza nabarmenetakoa duen konderria da.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Thomas Heazle Parke (1857-1893), Afrikaren esploratzailea
- Seán Mac Diarmada (1883-1916), iraultzailea, Pazko matxinadako buruetako bat
- Patrick McGoohan (1922-2009), aktorea
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Andre Mariaren eliza (Carrick-on-Shannonen)
-
Lough Rynn gazteluaren aztarnak
-
Leitrimeko konderriko paisaia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page