Edukira joan

Kilkenny konderria

Koordenatuak: 52°35′00″N 7°15′00″W / 52.583333333333°N 7.25°W / 52.583333333333; -7.25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kilkenny konderria
 Irlandako Errepublika
Administrazioa
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
ISO 3166-2IE-KK
HiriburuaKilkenny
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak52°35′00″N 7°15′00″W / 52.583333333333°N 7.25°W / 52.583333333333; -7.25
Azalera2.073 km²
MugakideakWexfordeko konderria, Carlowko konderria, Laoiseko konderria, Tipperaryko konderria eta Waterfordeko konderria
Punturik altuenaBrandon Hill (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria99.232 (2016)
Dentsitatea47,87 bizt/km²
Ordu eremuaUTC±00:00
MatrikulaKK
kilkennycoco.ie…

Kilkenny konderria (gaeleraz Contae Chill Chainnigh) Irlandako hego-ekialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 2.072 km²-ko azalera dauka eta 95.419 biztanle zituen 2011an. Kilkenny/Chill Chainnigh dauka hiriburu eta hiri nagusia (22.179 biztanle 2006an).

Konderria luzea da eta Suir ibaia Waterforden itsasoratzen den punturaino iristen da. Konderriko ibaiei ·hiru ahizpak" deitzen zaie, Nore, Barrow eta Suir ibaia dira. Ingurunea muinotsua da eta punturik altuena Brandon Hill/Cnoc Bhréanail (515 m) da, konderriaren hegoaldean kokatzen dena.

Basoek ez dute azalera handirik estaltzen eta hosto zabalak zein koniferak aurki ditzakegu. Aipatzekoa da badaudela interes bereziko 180 zuhaitz katalogaturik konderri osoan.

Hiriak eta herriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Osraige Erresuma

Antzinako Irlandako Erresumetako bat bazen Osraige edo Ossory Erresuma (euskaraz "oreinaren herria"), zeinak bere egoitza eta jatorria lur hauetan zeukan. jakina da II mendean hasi eta XIII menderarte iraun zuela erresuma honek Barrow eta Suir ibaien arteko lurretan. Hasieran Munster probintziaren parte bazen ere, Leinsterrek eskuratu zuen IX mendean. Hala ere probintzia bien arteko tanpoi funtzioa betetzen jarraitu zuen.

Monje zistertarrak 1155an iritsi ziren konderrira eta 1158an Jerpoint monasterioa. Berehala etorri zirfen normandiarrak ere eta 1169an Dublin, Wexford eta Waterford berengatatuta 1171an erasotu zuten Kilkenny, Strongbow ("arku indartsua") kapitainaren agindutara. Urte hortan bertan Strongbow Leinsterreko Errege bihurtu zen.

1641eko matxinadan Irlandako Konfederazio Katolikoko hiriburu bihurtu zen Kilkenny. Konfederazioa Oliver Cromwellek garaitu zuen 1649an. Cromwellen konkista Irlandaren historiako odoltsuena izan zen, eta hori gutxi balitz ondoren izurriteak eta gosetea etorri ziren.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurlinga da kirol nagusia. Konderriko Kilkenny GAA taldeak 34 aldiz irabazi du All-Ireland Senior Hurling Championship txapelketa nagusia eta Irlandako konderrien artean garaipen gehien dituena da. Liga ere 15 aldiz irabazi du eta Tipperaryk baino ez du garaipen gehiago.

Zaldi lasterketa garrantzitsuak izaten dira Gowran Park hipodromoan, izen bereko herrian. 1914an estrenatu zen eta orain urteko 16 Sari Handi jokatzen dira bertan, besteak beste Thyestes Chase lasterketa, hegoaldeko "Grand National" ezizena hartzen duena.

Thomastown herriko Mount Juliet Golf Course zelaian golf txapelketak izaten dira. 1993 eta 1995 artean Europako PGA Tourreko Irlandako Opena bertan jokatu zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]