Leiodidae
Itxura
Leiodidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Superfamilia | Staphylinoidea |
Familia | Leiodidae Fleming, 1821 |
Leiodidae intsektuak kakalardo polifagoen familia dira. Orain arte 1.400 espezie inguru deskribatu dira.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamainuaren ikuspuntutik 2 eta 7 mm. artekoak dira.
Familiak izen desberdinak izan ditu: Liodidae eta Anisotomidae.
Espezie ugari, esaterako Leiodinae eta Coloninae, lurreko edo usteltzen ari den onddoak jaten dituzte. Cholevinae eta Platypsyllinae, bestetik, hildako animalien gorpuetan, leizetan, inurritegietan eta ugaztunen gordelekuetan aurkitzen dira. Platypsyllus castoris kastoreen ilean aurkitzen dira.
Egun azpifamiliak direnak ere une batean zein bestean familia independente gisa hartuak izan dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zahradník, J., 1990. Guía de los Coleópteros de España y de Europa. Omega, Bartzelona, 570 or. ISBN 84-282-0781-X
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Tree of Life, Leiodidae