KwaZulu
KwaZulu KwaZulu | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1977 – 1994 | |||||||
Errepublika | |||||||
| |||||||
Goiburua Sonqoba Simunye ((euskaraz: «elkarrekin irabaziko dugu»)) | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Nongoma (1977-1980) Ulundi (1980-1994) | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Hegoafrikar rand | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Zuluera, Ingelesa, Afrikaans | ||||||
Historia | |||||||
|
KwaZulu bantustan bat izan zen, hau da, Hegoafrikako apartheid sistema arrazistaren barruan etnia bantuentzat egokituriko lurralde autonomo bat.[1] 1977an independentzia eskuratu zuen. 1994an, apartheid erregimena suntzitua izan ondoren, Hegoafrikar Errepublikan integratu zen berriro ere[2]. Bantuen zulu herria edo etniarako sortu zuten.
Hasieran, Nongoma hiria lurraldeko hiriburu izendatu zuten, baina 1980an Ulundi hirira lekualdatzea erabaki zuten. Bere sorrera Hegoafrikako Gobernuak bere "apartheid" sistemaren zati gisa ezartzen zuen "garapen bereiziko" politikaren emaitza izan zen. Premisa zulu etniako populazioa zurientzat gordetako eremuetatik modu isolatuan garatu ahal izateko lurralde-eremu bat eskaintzea zen. 1989an KwaZuluk 4,9 milioi biztanle zituen.
Gatsha Mangosutu Buthelezik KwaZulu gobernatu zuen Hegoafrikako gainerako herrialdeekin integratu zen arte, zulu erregearen izenean, bera ere zulu errege familiako kidea baitzen. 1994an konstituzioak Hegoafrikako biztanle guztien arteko berdintasuna onartu zuen, arraza edozein zela ere. Estatuak (bantustanak ere deituak) desagertu egin ziren eta herrialde osoan integratu ziren.
Barrutiak 1991an
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen urte horretan bereizi egin ziren barrutiak eta haien populazioak:[3]
- Ezingolweni: 215 224
- Emzumbe: 217 399
- Vulamehlo: 125 179
- Embumbulu: 271 215
- Umlazi: 299 275
- Hlanganani: 186 712
- Ndwedwe: 318 093
- Vulindlela: 223 706
- Empumalanga: 314 440
- Ntuzuma: 458 529
- Kwa Mapumulu: 231 503
- Ongoye: 175 993
- Inkanyezi: 170 628
- Nkandla: 132 578
- Nqutu: 213 636
- Msinga (herriburua: Tugela Ferry):[4] 154 623
- Emnambithi: 205 639
- Enseleni: 241 005
- Hlabisa: 169 719
- Mahlabatini: 141 284
- Nongoma: 169 153
- Ubombo: 113 409
- Ingwavuma: 144 613
- Simdlangentsha: 120 368
- Madadeni: 313 888
- Okhahlamba: 196 963
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Sally Frankental; Owen Sichone. (2005). South Africa's Diverse Peoples: A Reference Sourcebook. ABC-CLIO, 187 or. ISBN 978-1-57607-674-3..
- ↑ bantustan - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. (Noiz kontsultatua: 2018-01-09).
- ↑ (Ingelesez) Census > 1991 > RSA > Variable Description > Person file > District code. .
- ↑ (Ingelesez) Human Science Research Council., 319 or..