Kurduera
Kurduera | |
---|---|
Zimanê Kurdî — زمانی کوردی — Kurdî — کوردی | |
Kurdueraren hedadura 1986. urtean. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Turkia, Irak, Iran, Siria, Armenia, Libano |
Hiztunak | 20-40 milioi (eztabaidan) |
Rankinga | 33. (eztabaidan) |
Ofizialtasuna | Irakeko Kurdistan Eskualdean |
Eskualdea | Ekialde Hurbila |
Araugilea | arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak Irandar hizkuntzak Western Iranian (en) Northwestern Iranian (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa eta genero femeninoa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, oblique case (en) eta bokatiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa, arabiar alfabetoa eta alfabeto zirilikoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ku |
ISO 639-2 | kur |
ISO 639-3 | kur |
Ethnologue | kur |
Glottolog | kurd1259 |
Wikipedia | ku eta ckb |
Linguasphere | 58-AAA |
ASCL | 4101 |
IETF | ku |
Kurduera[1] (Kurdî edo کوردی; ahoskera: [ˈkuɾdiː]) Ipar-mendebaleko irandar hizkuntzen continuum bat da, kurduek mintzatua, Hego-mendebaldeko Asian. Kurdistango jatorrizko hizkuntza da eta 30 bat milioi hiztun ditu munduan zehar. Indoeuropar mintzaira da, irandar hizkuntzen adarraren barruan dagoena.
Estatusari dagokionez, Iraken beren hizkuntza ofiziala izatea lortu dute kurdueradunek, baina Turkian oztopo larriak ipini dizkiete, Sirian debekatuta dago eta Irango eskoletan ez dago baimenduta.
Hizkuntzak eta dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kurduek hainbat mintzaira dituzte, ipar-mendebaleko irandar taldekoak denak. Bi azpitaldetan sailkatuta daude: kurduera eta zaza-gorania. Azken hori batzuetan kurdueraren dialektotzat hartzen da baina, oro har, beste hizkuntzatzat hartzen da (horrenbestez, kurduek berezko bi hizkuntza dituztela esan ohi da):
Kurdueraren dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iparraldekoa
- Hegoaldekoa
Zaza-goraniaren dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zazakia (Turkian)
- Gorania: Kermanshahko probintzian (Iran), Halabjako eskualdea (Irak) eta Hawraman mendietan (Iran eta Irak artean).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2007-03-30). 38. araua - Munduko estatu-izenak. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |