Edukira joan

Laki

Koordenatuak: 64°04′03″N 18°13′48″W / 64.0675°N 18.23°W / 64.0675; -18.23
Wikipedia, Entziklopedia askea
Laki
Datu orokorrak
Garaiera812 m
Motafissure vent (en) Itzuli eta Krater
Luzera27 km
EponimoaLaki (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak64°04′03″N 18°13′48″W / 64.0675°N 18.23°W / 64.0675; -18.23
Herrialdea Islandia
Islandiako eskualdeakSuðurland
Islandiako udalerriakSkaftárhreppur
Babestutako-eremuaVatnajökull parke nazionala
Mendizaletasuna

Laki Islandia hegoaldean dagoen sumendia da

1.725 metroko garaiera du eta sumendiaren azken erupzioa 1783 eta 1784. urteen artean izan zen.

Erupzioaren eraginez Islandiako biztanleriaren laurden bat hil zen eta mundu osoan eragindako klima aldaketek eta errautsek beste sei milioi pertsona hil zituztela uste da.[1].

1783ko erupzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1783ko ekainaren 8an, Islandian, goizez uhartearen hegoaldeko Laki sumendiak eztanda egin zuen. Hurrengo egunetan, guztira, bost erupzio izan ziren eta 1784ko otsailera bitarte beste bost erupzio txikiago ere jasan zituen. Ondorioz, zortzi arrakala zabaldu eta laba isurtzen hasi ziren. Laba jarioa ez zen beste hainbeste hilabete pasa arte eten[2].

Eragina Islandian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islandian uztak alferrik galdu ziren erabat, abelburuen %75 hil zen eta goseak uhartea hartu zuen. Hurrengo hilabeteetan 10.000 pertsona hil ziren, garai hartan Islandiak zituen biztanleen %25, gutxi gorabehera[2].

Sumendiak hamalau kilometro kubo laba bota zituen, baina isurkin solidoek ez zuten gasek adinako kalterik eragin, eta ez soilik Atlantikoko uharte bolkanikoan[2].

Eragina Erresuma Batuan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lakik 100 milioi tona sufre dioxido jaurti zituen atmosferara. Laino trinko gorrixka egun gutxitan iritsi zen Londresera zein Parisera, eta uztailean ipar hemisferio osoan zabalduta zegoen. Uda hartan, Erresuma Batuan itsasontziek portuetan geratu behar izan zuten eta zenbait lekukok idatzi zuten eguzkiak “odolaren kolorea” zuela. Hodei bolkanikoak pozoituta 23.000 britainiar inguru hil omen ziren uda bero hartan. Ondoren negu luze eta ikaragarri hotza etorri zen, eta hotzak beste 8.000 britainiar eraman zituen[2].

Eragina Ameriketako Estatu Batuetan eta beste estatuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki izpiek ezin zuten lurrazalera lehengo indarraz iritsi eta hurrengo hiru urteetan, tenperatura batez beste bi gradu jaitsi zen ipar hemisferioan. Mississippi ibaia osorik izoztu zen, New Orleanseraino eta, beraz, izotza Mexikoko Golkora iritsi zen. 1784an muturreko eguraldiak gosetea eraman zuen Egiptora eta sei biztanletik bat zendu zen. Japoniako inoizko goseterik larrienetakoa ere, Tenmei gosetea, orduantxe izan zen[2].

Garaikideek ez zuten Lakiren erupzioa ondorengo hondamendiekin lotu, baina egungo historialariek gero eta argiago dute lotura hori. Bost urte geroago Pariseko biztanleak goseak jota zeuden, azken urteetako eguraldi kaxkarrak eta uzta txarrek eraginda. Eta, besteak beste arrazoi horregatik, Frantziako Iraultza piztu zen[2].

Orotara, Laki sumendiaren erupzioak bi milioi hildako eragin zituela kalkulatzen da eta horrek historiako erupziorik hilgarriena bihurtzen du[2].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.