Konstantino II.a Greziakoa
Konstantino II.a Greziakoa (grezieraz: Κωνσταντῖνος Β΄, Konstantínos II, ˌkonstanˈdinos ahoskatua; Atenas, 1940ko ekainaren 2a - ibidem, 2023ko urtarrilaren 10a) Greziako erregea izan zen, 1964-1967 bitartean. Paulo I.aren seme eta ondorengoa izan zen (1964). Faxistak gudarostetik kanpora bota nahi zituen Papandreu zentristaren gobernua biderik gabe utzi zuen 1965ean, eta eskuinaldeko gobernu bat osatu zuen. Hurrengo hiletan monarkiaren aurkako manifestaldiak areagotu ziren eta 1967ko apirilean estatu-kolpe bat jo zuten militar faxistek, Papadopoulos buru zela. Zapalkuntza izugarri latza izan zen. 1967ko abenduan egoera neurri batean leuntzen saiatu zen Konstantino II.a eta militar horiek baztertzen saiatu zen. Huts egin eta erbestera jo behar izan zuen. 1973an bukatu zen “koronelen erregimena” eta 1974an erreferendum bat egin zen Grezian monarkia izango zen ala ez erabakitzeko. Errepublikaren aldeko boza eman zuen gehiengo handi batek eta erbesterako bidea hartu zuen Konstantino II.ak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-3-2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Greziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |