Konkordiaren tenplua (Erroma)
Konkordiaren tenplua (Erroma) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′34″N 12°29′03″E / 41.8929°N 12.4842°E |
Konkordiaren tenplua (latinez: Aedes Concordiae) Erromako antzinako hirian Konkordia jainkosari eskainitako hiriko tenplu nagusia izan zen. Erromatar foroaren mendebaldeko muturrean zegoen. Baliteke, bere jatorria K.a. VI. mendean egotea, baina ez dago adostasunik bere datazio zehatzari buruz. Bere historian zehar, zenbait aldiz suntsitua eta berreraikia izan zen, eta bere azken zaharberritzea, K.a. 7 eta 10 urteen bitartean, Augusto enperadorearen erregealdian, Plinio Zaharrak deskribatzen du bere Naturalis Historiæ lanean.
Tenpluaren historia, Errepublika garaiaren hasierako borroka zibiletan abiatzen da. Patriziar eta plebeioen arteko baketzea ospatzeko, K.a. 367an Lege Liziniarrak onartu ondoren, Senatuak, Marko Furio Kamilok, bakea berrezartzen bazen promes egin zuen Konkordiaren omenezko tenplua eraikitzea agintzen du.
Lehen berreraikitze bat, Luzio Opimio kontsulari zor zaio K.a. 121ean (han inguruan Opimia Basilika eraikitzea agindu zuena), Gaio Grako hila izan ondoren.
Tiberiok berreraiki zuen tenplua K.a. 7 eta 10 urteen bitartea, kontserbatu den berreraikuntza honek (ondoan duen Vespasiano eta Titoren tenpluarekin banatua) luzeagoa baino zabalagoa den cella bat izatearen bitxikeria du (45x25 m), erdiko sarbideko harmailadia duen podio baten gainean, aurretik, sei zutabe korintiar dituen pronaos bat duelarik.
Eraikin honetan ospatu ziren Senatuaren bilera batzuk. Tiberiok, bertan, margo eta eskultura greziarrak izan zituen.
Erromatar foroko tenplu nagusi hau, dirudienez, Inperioko beste toki batzuetan Konkordia jainkosaren omenezko beste tenplu batzuetarako eredua izan da. Honen kopia bat Espainiako Merida hirian dago.