Edukira joan

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak
Datuak
Izen laburraFARC, FARK eta РВСК-АН
Motagerrillari taldea eta erakunde terrorista
HerrialdeaKolonbia
Ideologiamarxismo-leninismoa eta Bolibarianismoa
Jarduera
Honen parteKolonbiako gatazka
Agintea
LehendakariaTimoleón Jiménez
Historia
Sorrera1964
Desagerpena2016

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak-Herriaren Armada (jatorrizko izena, gaztelaniaz: Fuerzas Armadas Revolucionarias de Colombia-Ejército del Pueblo, FARC-EP), FARC bezala ezagunak, Kolonbiako erakunde gerrillari marxista-leninista da.

1964ko ekainean, Marquetalia, Riochiquitos eta El Pato mendietan zeuden iheslari komunistek Hegoaldeko Blokea sortu zuten. Eragile gerrillari hau 1964ko uztailaren 20an jaio zen era ofizialean, eta Kolonbiako Alderdi Komunistaren (PCC) lehen talde armatua eta FARC izango zenaren enbrioia izan zen. 1966ko maiatzaren 5ean, Hegoaldeko Blokearen bigarren konferentziak Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen sorrera aldarrikatu zuen.

1982ko maiatzeko zazpigarren konferentzian, FARCek bere burua Herriaren Armada izendatu zuen (FARC-EP). 1984ko maiatzaren 28an, Gidaritzaren eta 27 fronteetako buruzagien arteko bilera baten ostean, su-etena aldarrikatu zuen, Belisario Betancourt-en gobernuarekin sinaturiko akordioen testuinguruan (La Uribeko Akordioak). Horrela, FARCek mugimendu politiko berri baten sorrera proposatu zuen: Union Patriotica (UP). su-etena 1985ean amaitu zen, indar paramilitarrek UPko ehunka kide hil ondoren. 1987an, FARCek, ELNk eta M-19ak Coordinadora Guerrillera Simón Bolivar sortu zuten. 1990eko abenduaren 9an, hauteskunde konstituienteak ospatzen ari zirela, Kolonbiako armadak, gerra deklaraziorik gabe, Casa Verde-aren aurkako operazioa hasi zuen. Bertan FARCeko Idazkaritza Nazionala zegoen, baina armadak bere erasoan porrot egin zuen.

FARCeko kideak 1998an

1991n Kolonbiako talde armatu iraultzaile ugari desmobilizatu zen, ia ezeren truke. FARCek ez zuen prozesu horretan parte hartu. Desmobilizazio horren ondoren, Simón Bolivar Koordinadora Gerrillariak estaturekin negoziatzeari ekin zion. 1991ko ekainaren 3an Koordinadoraren eta gobernuaren arteko negoziazioak hasi ziren, Venezuelan lehenik eta Mexikon ondoren. FARCen eta ELNren negoziazio prozesua 1993an apurtu zen, eta Koordinadora desegin zen. 1998an gobernuarekin lortutako akordioen ondorioz, distentsio guneak sortu ziren, hau da, gobernuaren presentzia militarrik gabeko guneak. Lurralde horietan gerrillariek administrazioa euren gain hartu zuten. 1990eko hamarkadan FARCek 10.000 bat gerrillari zituen, herrialde osoan hedaturiko 70 frontetan banaturik. 2002an distentsio guneekin amaitu zuen gobernuak, eta enfrentamenduek ez dute etenik izan, negoziaziorako deiekin batera.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]