Edukira joan

Karramarro gorri erraldoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karramarro gorri erraldoia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaDecapoda
FamiliaKing crab (en) Itzuli
GeneroaParalithodes
Espeziea Paralithodes camtschaticus
Tilesius, 1815
Harrapatutako ale bat.

Karramarro gorri erraldoia, Kamchatkako karramarroa, edo Alaskako txangurru,[1] (Paralithodes camtschaticus) krustazeo decapodo litodido espeziea da. Bering Itsasoan bizi da. Haren arrantzak garrantzi handia du zeren eta espeziea gastronomian oso baloratua baitago, baita gurean ere. Errusiatik potoetan mundu osoan saltzen da. Komertzialki Errege Karramarro Errusiarra eta Urre Gorria izenekin zabaldu da. Jendartean txaka esaten zaio, izen komertzial baten moldaketa (Chatka[2]).

Oso karramarro handia da: oskolaren zabalera 28 zm-koa izan daiteke eta hanken banaketa 1,8 metrokoa.[3] Animaliaren kolorea ez da gorria baina sukaldatu ondoren kolore hori hartzen du. Naturan Borgoina kolorekoa da. 12 kilo izan ditzake eta 20 urteko biziraupena iza dezake.[4]

Jatorriz Bering Itsasoan bizi da, Ozeano Barearen iparraldean, Kamtxatka penintsulatik eta Alaskatik gertu. Bere balore komertzial handia dela eta, artifizialki, beste zonaldetan ere sartu da, esaterako Murmansk fiordoan eta Barents itsasoa.[4] Halaber, itsaoaren beroketari esker espeziea zabaltzen ari da arazo ekologiko handiak sortuz.

Gezurrezko karramarroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urtetan surimiz egindako imitazioa zabaldu da. Sabore eta nutrizio aldetik ez du ezer ikusirik.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]