Kantonamendu
Itxura
Kantonamenduak hainbat herrialdeen duten banaketa administratiboa da. Konderri, departamendu edo probintziekin alderatuta biztanle kopuru gutxiagoko lurraldeak dira.
Frantzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantonamenduak (Cantons) Frantziako banaketa administratibo bat da. Departamendu bakoitza departamendu barrutitan (arrondissement départemental) bereizita dago, eta departamendu barruti bakoitza, kantonamendutan. Kantonamenduak komunetan (udalerritan) banatuta daude.
Ipar Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Euskal Herriko kantonamenduak 21 izan ziren 2014ko urtarril arte:
- Angelu Hegoaldeko kantonamendua
- Angelu Iparraldeko kantonamendua
- Atharratze-Sorholüzeko kantonamendua
- Baigorriko kantonamendua
- Baiona Ekialdeko kantonamendua
- Baiona Iparraldeko kantonamendua
- Baiona Mendebaldeko kantonamendua
- Bastidako kantonamendua
- Biarritz Ekialdeko kantonamendua
- Biarritz Mendebaldeko kantonamendua
- Bidaxuneko kantonamendua
- Donapaleuko kantonamendua
- Donibane Garaziko kantonamendua
- Donibane Lohizuneko kantonamendua
- Ezpeletako kantonamendua
- Hazparneko kantonamendua
- Hendaiako kantonamendua
- Hiriburuko kantonamendua
- Iholdiko kantonamendua
- Maule-Lextarreko kantonamendua
- Uztaritzeko kantonamendua
Handik aurrera, soilik 12 kantonamendu izatera igaro ziren.