Vicus
Antzinako Erroma hirian, vicus-a (vici pluralean) auzo edo kokaleku bat zen. Errepublikaren garaian, Erromako lau eskualdeak vici-tan banatu ziren. K.a. I. mendean, Augustok hiria berrantolatu zuen helburu administratiboekin, 14 eskualdetan, eta 265 vici-tan[1]. Vicus edo auzo bakoitzak bere funtzionarioen kontseilua zuen, tokiko gaiak gainbegiratzeko. Banaketa administratibo horiek oraindik indarrean dauden bezala erregistratzen dira, gutxienez IV. mendearen erdialdera arte. [2] [3]
Probintzietan sortutako hiri edo herri txikiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Latinezko vicus hitza Erromatar Inperioko hiri bateko administrazio-unitate txikienari ere aplikatu zitzaion. Gaur egun asko erabiltzen da, halaber, kanpaleku militar (castrum) indartsu baten edo estatuaren jabetzapeko meategi baten ondoan, probintzietan sortutako kokaleku zibilak izendatzeko.[4]
Carmen Fernández Ochoa, Javier Salido Dominguez eta Mar Zarzalejos historialariek honela definitu dute vicus-a:
Landa-habitat elkartu (Festo, De Verborum Signatu, 70), hiri baten mendekoa, erantzukizun politiko, erlijioso, administratibo eta fiskaletan nolabaiteko autonomia duena, eta administratzaileak ditu; horien artean, magistri-ak, edileak, quaestore-ak, kuratore-ak, actore-ak eta decemlectus-ak (Chevallier 1986: 5). Landa-herriez gain, beste adiera bat ere bada, kanpaleku militarren ondoan zegoen zibilen herrixkak aipatzeko erabiltzen dena, zeinei vici ere esaten baitzaie, edota canabae. Kasu horietan, armadaren mendeko jurisdikzioa duten aglomerazioak ziren...[4]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Paul Zoch, Ancient Rome: An Introductory History (University of Oklahoma Press, 1998), 233 or.; Paul Zanker, The Power of Images in the Age of Augustus (University of Michigan Press, 1988), 155. or.
- ↑ Eskueldetan egindako katalogoetan jaso da: Andrew Wallace-Hadrill, "Emperors and Houses in Rome," in Childhood, Class, and Kin in the Roman World (Routledge, 2001), eta "Domus and insulae in Rome: Families and Housefuls," in Early Christian Families in Context: An Interdisciplinary Dialogue (Wm. B. Eerdmans, 2003).
- ↑ Lott, John Bert, 1966-. (2004). The neighborhoods of Augustan Rome. Cambridge University ISBN 0-521-82827-9. PMC 52942746. (Noiz kontsultatua: 2020-11-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Fernández Ochoa, Carmen; Salido Dominguez, Javier; Zarzalejos Prieto, Mar. (2014). «Las formas de ocupación rural en Hispania. Entre la terminología y la praxis arqueológica» Cuadernos de Prehistoria y Arqueología de la Universidad Autónoma de Madrid (CuPAUAM) 40: 111-136. ISSN 0211-1608..