Kako (mitologia)
Itxura
- Artikulu hau mitologiako pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kako».
Erromatar mitologian, Kako[1] (latinez: Cacus) Lazion bizi izan zen bidelapurra izan zen, Vulkanoren semea.[2]
Aventinoko leize batean bizi zen, eta sua zerien hiru buru zituen. Herkules Mendebalean barrena egindako bidaldi batetik zetorrenean, Kakok idi buru batzuk ebatsi zizkion, eta Herkulesek, Kakoren arrebak emandako aholkuak jaso ondoren, hil egin zuen hura. Herkules eta Kakoren arteko borroka Virgiliok kontatu zuen bere Eneida poeman. Lapur trebearen sinbolo da Kako gaur egun.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kako (mitologia). .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |