Edukira joan

Joxe Jabier Uresberueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Jabier Uresberueta
Bizitza
JaiotzaDonostia1850eko urtarrilaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1927ko urriaren 24a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Joxe Jabier Uresberueta Ugarte[1][2] (Donostia, 1850eko urtarrilak 181927ko urriak 24) XIX. eta XX. mende mugako Donostiako traineru patroi bat izan zen.

Garai hartako traineru-patroi gehienentzat bezala, arrantza-kuadrillen patroitza zen haren ogibidea, estropadetan izan zuen ibilbideaz aparte.

Kirol-ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patroi-lanetan lortutako garaipen nagusi modura, 1883ko Kontxako Bandera irabazi zuen Angelita traineruarekin. Bigarren geratu zen 1898an eta 1906ko Kontxako Banderan ere parte hartu zuen. Luis Karril handiari irabazi zion 1882an Kontxako estropada batean[1], baina argitzeke dago Kontxako Bandera zen ala bestelako estropada bat izan zen hura.

Arraunlari gisa, Getaria eta Donostiako bi batelen arteko desafio ospetsu batean irabazle izan zen, artean gaztetxo zela, 1869an. Izurdia eta Potakorra zuten izena, hurrenez hurren, getariarren eta donostiarren batelek, eta bertso-paperetan jasoa ere geratu zen desafio sonatu hura.[3]

Arrantza-patroia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako portuan sardina eta antxoaren arrantzarako ohiko traineru eta lantxen ordez arrantza-baporeak sartu zituen lehen arrantza-patroia izan zen[1] [4] (beste erabilera batzuetarako bapore handiak lehendik sartuak zituen Mercader familiak, 1877tik aurrera). 1900ean, Pierre Mari baporea erosi zuen Donibane Lohizunen, eta Denak-Bat izen berria emanda, Donostian matrikulatu zuen.[2] Gerora, beste bapore batzuk ekarri edo eraikiarazi zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Ciaboga aldizkaria, 1953ko alea.
  2. a b Ciaboga aldizkaria, 1925eko alea.
  3. ZAVALA (2003): 34-39. or.
  4. UNSAIN (2008): 255 or., 397. or.

UNSAIN, Jose Mª. (2008). San Sebastián, ciudad marítima. Donostia: Untzi Museoa ISBN ISBN 978-84-930344-8-1..
ZAVALA, Antonio. (2003). Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma.. Oiartzun: Sendoa Argitaldaria ISBN 84-95378-64-7..