Antton Korta
Itxura
Antton Korta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ezezaguna, ? |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria eta Arrantzalea |
Antton Korta, goitizenez «Pintxan», ogibidez arrantzalea eta, kirol-arloan, Donostiako traineruetako arraunlari eta patroia izan zen[1].
1950ean Donostiak irabazitako Kontxako Banderan donostiarren patroi izateagatik da ezaguna.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arraunlari modura, Soterotxo patroi zuen traineruan arraunlari izan zen gaztetan, eta Kirikoren kuadrillakoa ere izan zen (nahiz eta ordezkoa zen, oso gazterik).
Helduaroan, Esperanzak eratutako traineruko patroi izendatu zuten, eta, 10 urteko ibilbidean, 1950eko Kontxako Bandera irabazi zuen, eta bigarren geratu zen 1949 eta 1952koetan. Santanderko Bandera ere irabazi zuten 1950ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1949ko Banderako irudiak NO-DOko dokumental batean (06:02 minututik aurrera Esperanzako ontzia ageri da, "Pintxan" patroi duela)
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1