Edukira joan

Jötunn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jotun» orritik birbideratua)
Jötunn
Eskandinaviar mitologia
Ezaugarriak
BizitokiaJotunheim

Jotun edo jötunn, antzinako eskandinavieran jǫtunn (/ˈjɔːtʊn/; plural jötnar/jǫtnar). Eskandinaviar mitologiako izaki mota bat da, jainkoen, elfoen eta iratxoen antzera. Anbiguotasunez definitu izan dituzte mota horretako izakiak, risi, thurs edo troll gisa ere hartu izan dira.

Nahiz eta batzuetan erraldoi hitza jötunn hitzaren sinonimotzat erabiltzen den, itzulpenetan eta testu akademikoetan ez da jötnarren ezohiko handitasunik aipatzen, baina haien edertasuna edo itxusitasuna aipatzen dira. Dibinitate batzuk, Skaði eta Gerðr, esaterako, jötnar gisa deskribatu dituzte, eta zenbait jainko ezagun, Odin, adibidez, jötnarren ondorengo dira.