Jose Belmonte
Jose Belmonte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1960 (63/64 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea |
Jose Belmonte Rocandio (Donostia, 1960) gipuzkoar ilustratzailea eta artista da.
Ilustratzaile ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehenengo urrats artistikoak bere aitona Jose Rocandio margolari eta zaharberritzailearengandik jaso zituen. 1985ean Bilboko Arte Ederren fakultatean lizentziatu zen, pinturako espezialitatean. 1986an Donostiako udaletxearen eskutik ikerketa artistikorako beka eskuratu zuen. 1986 eta 1989 bitartean Gipuzkoako Aldundiaren eskutik lortutako beka baten bidez ilustrazioa ikasi zuen Erromako “Design europako instituto” an. 1999an Madrilgo Graficas Generales tailerrean kurtso bat egin zuen.[1]
Hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean.
1989tik 1992 bitarte Erroman bizi izan zen, non prentsa II Manifiesto, La Republiuca, Nueva Ecologia, eta Editor Riunitiz gain hainbat editorialetan ilustrazio lanak egiten zituen. Ehun diseinuan ere aritu zen Faro Disegni enpresarentzat. 1989an Gipuzkoako Aldundiaren eskariz “Maiatza dantzan” urtero Donostian egiten den dantzaren jaialdirako kartela egin zuen. 1992an bere bizilekua Madrilera aldatu zuen, bertan, ilustratzaile lanak eta margolaritza tartekatzen zituen. Aldizkarietako portada eta artikuluak egiten zituen. El Mundorekin kolaboretu zuen igandetako Metropolis gehigarriarentzat portadak eginaz (bertan hiru sari jaso zituen), eta El Paisek igandeko Babeliarentzako portadak eta artikuluak ilustratzen ere egin zuen lana. Liburuen azalak egiten zituen Alfaguara Bolsillo argitaletxearentzat, Italiako Editori Rianiti argitaletxearentzat, Albatrosentzat, eta baita beste hainbat argitaletxerentzat ere: Bruño, Altea, Elkar, Erein, Edelvives, Oxfort, eta haur literatura eta hezkuntzari buruzko narratiba liburuen portadak University Pressentzat. 2001ean New York eta Chicagora bidaiatzen zuen . Hiri honetan erosi ziren bere bi lan University of Chicago Press-eko zuzendari zen Paula Duffi-ren bilduma pribaturako. 2003an Kutxa fundazioak “Pegaso” lana erosi zuen, teknika mistikoarekin 50x50 zentimetroko paperean egindakoa. 2000tik aurrera New Yorken bizi da.
1997tik aurrera urtero egin zituen erakusketak Donostiako ”Arteko” galeriarekin, nola banakoak ala kolektiboak, eta urte horretatik gaurdaino “Estampa” Madrilen Salon Internacional de Grabadon egiten den ferian parte hartzen du. 1999an Galeria Italarten (Erroman) “Forme e Colori di Spagn” erakusketan egin zuen, eta 2001 ean Palazzo Bricherasionen (Italia)” Libri-concetto dÁrtistan”.[2]
1989tik hasi eta 2009. urtera bitartean Euskal Haur eta Hazte literaturako hainbat libururutako ilustrazio lanak egin zituen Elkar argitaletxearekin.[3]
Ilustrazio teknika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artista hau batez ere bere ilustrazio lanengatik bereizten da, baina margolaritzan ere bilduma handia du. Bere lan figuratiboak mitologian, astronomian eta zientzia naturaletan aurkitzen du etorria, baina materiaren iraungitze prozesuaren hausnarketa perspektibatik eginda. Bere lanak satira eta sarkasmo askorekin eginak daude, obra batzuen izenburuak aukeratzerakoan ikusi ahal den bezala: burokraziak kutsadura hainbat izaki suntsitzen ditu, Akuarioa urik gabe, Deshidratazio bidean, Bibliak unikornioaren existentzia ziurtatzen du, eta abar, zeinak animalia mitologiko edo ospea galdu dutenen presentazio zientifiko dibertigarriak diren. Lan hauek egiteko batez ere kolore sorta fin eta sotila eta akuarelaren testurak erabiltzen ditu, honi era ezberdinetako teknika anitzak gehitzen dizkio, askotan hondakinak erabiltzen ditu horrela materiaren iraungitze prozesua azkartzeko. Artista honek lanaren errealitatea azaltzeko joera du eta horretarako poetika kontzeptual sotilak erabiltzen ditu: hizkiak, zenbakiak, oharrak zeinu eta enkoadraketa ezberdinak.[2]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1978: Donostiako arte ederretako gaztetxoen V. lehiaketako hirugarren saria, pinturan.
1979: Donostiako arte ederretako gaztetxoen VI. lehiaketan hirugarren saria, pinturan.
1984: Getxoko udalak antolatutako euskarazko ipuinen ilustrazioan lehen saria.
1992: Donostiako udalak inauterietarako antolatutako kartelen lehiaketan, lehen saria.
1993: Los Angelesko (AEB) Society of Newspaper Design-ek emandako hirugarren saria ilustrazioan El Paisen Arturo Pérez-Reverte-k egindako La Sombra Del Águilaren errelatoarekin.
1997: Los Ángeleseko (AEB) Society of Newspaper Design-en emandako bigarren saria ilustrazioan El Mundoko Metropoli aldizkariaren portada batengatik.
1999: Los Ángeleseko (EE.UU) Society of Newspaper Design-ek emandako bigarren saria artea eta ilustrazio alorrean Metropoli aldizkariaren portada batengatik, eta Los Ángeleseko (EE.UU) Society of Newspaper Design-ek emandako Award of Excellence aldizkarien portadaren alorrean.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kutun kutuna, Pello Esnal, Jose Belmonte (Bruño, 1995).
- Lantz herria, ipuin herrikoia J.M. de Barandiaranek bildua; Dan Álvarez Prieto (egokitzapena), Jose Belmonte (Bruño,1992).
- Zazpi antxumeak, Mitxel Murua ; egokitzailea, Arantza Zugazagasti ; Jose Belmonte (Ikastolen Elkartea/Elkar, 2013).
- Lehoia eta kilkerra, Joxan Ormazabal ; testu-egokitzailea, Arantza Zugazagasti ; marrazkigilea, Jose Belmonte (Ikastolen Elkartea/Elkar, 2013).
- Martin Txiki eta Basajaunak, Mitxel Muruaj ; testu-egokitzailea, Arantza Zugazagasti (Ikastolen Elkartea/Elkar, 2013).
- En el mar de China, Juan Madrid, Jose Belmonte (Alfaguara, 1997).
- Enekoxki, Hasieider eta Ibabe, Karlos Santistebanek, Jose Belmonte (Elkar, 1992).
- Enekoxki, Hasieider eta Ibabe, Karlos Santisteban, Jose Belmonte (Elkar, 1998).
- Hiru sorginak, ipuin herrikoia J.M. de Barandiaranek bildua; Dan Álvarez Prieto (egokitzapena); Jose Belmonte (Bruño, 1992).
- El castillo de Lora, José María Mendiola, Jose Belmonte (Bruño, 1994).
- Aurten aldatuko da nire bizitza, Arantxa Urretabizkaia, Jose Belmonte (Erein, 1997).
- Berritsu, Xabier Mujika; Jose Belmonte (Erein, 1992).
- El fugitivo de Borneo, Juan Madrid, Jose Belmonte (Alfaguara, 1998).
- Galtzagorriak, ipuin herrikoia J.M. de Barandiaranek bilduta; Dan Alvarez Prieto (egokitzapena ); Jose Belmonte (1992).
- Itsasoko Loti Ederra,Xabier Mendiguren Elizegi, Jose Belmonte (Elkar, 2009).
- Hitz eta zaunka, Joxan Ormazabal, Jose Belmonte (2009).
- Ilargia eta lapurra, ipuin herrikoia; J.M. de Barandiaranek bildua ; egokitzapena, Dan Álvarez Prieto; ilustratzaile: Jose Belmonte.
- Ilargiaren eztula, Karlos Santisteban, Jose Belmonte (1994)
- Iltzea : epai famatua, Antonio Ruíz de Alarcón, Jose Belmonte
- Ivanhoe, (1980) Scott, Walter
Erakusketa garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2003: "Papeles bajo el agua", erakusketa kolektiboa.
- 2002: "Caballos en el Hipódromo", erakusketa kolektiboa.
- 2001: "Libri – concetto d’Artista", Palazzo Bricherasio, Italia. “Música Opera Verdi”, erakusketa kolektiboa, erakusketa kolektiboa.
- 2000: "Aquarium", erakusketa kolektiboa. Frankfurteko liburu azoka, Alemania.
- 1999: "47 Festival en el Kursaal, un homenaje al Cine", erakusketa kolektiboa, Galería Arteko, San Sebastián. “Forme e colori di Spagna”, Galería Italarte, Roma. Estampa Salón Internacional del Grabado, Stand Galería Arteko, Madrid.
- 1998: "Ciudad de San Sebastián", erakusketa kolektiboa.
- 1997: "El último cocodrilo del Nilo", Madrilgo zentru kulturala,erakusketa kolektiboa.