Jose Antonio Ardanza
Jose Antonio Ardanza Garro (Elorrio, Bizkaia, 1941eko ekainaren 10a - Kanala, 2024ko apirilaren 8a) politikari jeltzalea eta enpresaburua izan zen. 1985etik 1999ra Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zen.
Karrera politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EAJko militantea 1979an Arrasateko alkate aukeratu zuten eta 1983ean Gipuzkoako Ahaldun Nagusia. 1985an Karlos Garaikoetxeak lehendakari postua utzi zuenean Eusko Alkartasunaren zatiketaren ondoren Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten.
1999ko urtarrilaren 2an, bere agintaldia bukatuta, kargua utzi eta Juan Jose Ibarretxe bihurtu zen Eusko Jaurlaritzako lehendakari.
Enpresaburu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaritza utzitakoan, lehen mailako politikagintza ere utzi zuen, eta enpresaren munduan murgildu zen. Besteak beste, Tubacex enpresako kontseilari izendatu zuten, eta Ardantzaren izena maiz aipatu zen beste hainbat kargutarako, betiere enpresaren eta ekonomiaren munduari loturik. 1999ko abenduan, azkenik, Euskaltel telekomunikazio enpresak administrazio kontseiluaren presidente izendatu zuen, eta kargu hori izan zuen orduz geroztik.
Toki izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Galdakaoko (Bizkaia) Udalak herriko erdialdeko parke bati Ardanza Lehendakaria izena ipini zion.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Antonio Ardanza eta beste lehendakariak, Eusko Jaurlaritzaren gunean.
Aurrekoa Carlos Garaikoetxea |
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria 1985eko martxoaren 2a - 1999ko urtarrilaren 2a |
Ondorengoa Juan Jose Ibarretxe |
Eusko Jaurlaritza (1985-1987) | ||
---|---|---|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (1987-1991) | ||
---|---|---|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (1991) | ||
---|---|---|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (1991-1995) | ||
---|---|---|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (1995-1998) | ||
---|---|---|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak | ||
---|---|---|
Jose Antonio Agirre (1936-1960) • Jesus Maria Leizaola (1960-1979) • Carlos Garaikoetxea (1980-1985) |
- 1941eko jaiotzak
- 2024ko heriotzak
- Eusko Jaurlaritzako lehendakariak
- Gipuzkoako ahaldun nagusiak
- Bizkaiko politikariak
- Bizkaiko enpresaburuak
- Jelkideak
- Elorriotarrak
- Arrasateko alkateak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak II. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak III. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak IV. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak V. legegintzaldian
- Prostatako minbiziaren ondorioz hildakoak