Edukira joan

John Vorster

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Vorster


4. Hegoafrikako presidentea

1978ko urriaren 10a - 1979ko ekainaren 4a
Marais Viljoen - Marais Viljoen

7. Hegoafrikako Lehen Ministro

1966ko irailaren 13a - 1978ko urriaren 2a
Hendrik Verwoerd - Pieter Willem Botha
Bizitza
JaiotzaUitenhage (en) Itzuli1915eko abenduaren 13a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaLurmutur Hiria1983ko irailaren 10a (67 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaStellenbosch University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaHerbehereetako Eliza Erreformatua
Alderdi politikoaNational Party (en) Itzuli

Discogs: 2696879 Edit the value on Wikidata

Balthazar Johannnes "B. J." Vorster edo John Vorster (Uitenhage, 1915eko abenduaren 13a - Lurmutur Hiria, 1983ko irailaren 10a) hegoafrikar politikaria izan zen. Hegoafrikako lehen ministroa 1966tik 1978ra izan zen eta herrialdeko 4. presidentea 1978tik 1979ra. Apartheidaren defendatzaile sutsua izan zen eta Nelson Mandelaren aurkako epaiketan, Terrorismoaren Legean, Sowetoko altxaldian eta Steve Biko krisialdian esku hartu zuen.

Zuzenbidea ikasi zuen Stellenboscheko Unibertsitatean, afrikaner nazionalismoaren sehaska bezala ezagutzen dena. Bigarren Mundu Gerran hegoafrikarrek aliatuei laguntzearen aurka agertu zen. Ossewabrandwag-eko (Idi gurdiaren zaindaria) kidea izan zen. Gerra garaian Hegoafrikaren aurkako sabotaje ekitaldiak antolatu zituen erakunde bat zen. Britainiarren aurkakoa zela esan zuen, baina ez nazien aldekoa, baina 1942 eta 1944 bitartean barneratu zuten. Askatu zutenean Alderdi Nazionalean sartu zen, 1948an apartheid-a ezarri zuen alderdian. Justizia ministroa izan zen 1961ean eta Polizia eta Espetxe ministroa 1966an. Hendrik Verwoerd lehen ministroaren hilketaren ondoren aukeratu zuten hura ordezkatzeko. Politika pragmatikoagoa ezarri zuen, bereziki kanpo harremanetan. Informazio Sailaren ezkutuko jarduerak bultzatu zituen, bere gobernuari jakinarazi gabe eta finantzazio sekretuarekin. Eskandalua jakin zenean, dimisioa ematera behartu zuten, eta presidente izendatu zuten, funtzio zeremonialak bakarrik dituen kargua. Beste eskandalu batek (Muldergate eskandalua) dimisioa batera behartu zuen 1979an.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]