Edukira joan

Joan I.a Borgoinakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan Beldur Gabea» orritik birbideratua)
Joan I.a Borgoinakoa

erregeorde

Bizitza
JaiotzaDijon1371ko maiatzaren 28a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMontereau-Fault-Yonne1419ko irailaren 10a (48 urte)
Hobiratze lekuaChampmol (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaFilipe II.a Borgoinakoa
AmaMargarita III.a Flandriakoa
Ezkontidea(k)Margaret of Bavaria (en) Itzuli  (1385eko apirilaren 9a (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Valois-Burgundy (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
nederlandera
Jarduerak

Find a Grave: 12949357 Edit the value on Wikidata

Joan I.a Borgoinakoa (Dijon, 1371ko maiatzaren 28a - Montereau, 1419ko azaroaren 10a) edo Joan Beldur Gabea (frantsesez: Jean sans Peur, nederlanderaz: Jan zonder Vrees) Borgoinako dukea izan zen 1404-1419 urteetan.

Frantziako erregeorde Filipe Ausartaren semea zen. Frantziako tronua hartu nahi izan zuen Karlos VI.a erregearen eroaldian, Luis Orleansekoaren aurka, eta borgoinarren buruzagia izan zen, istilu hura zela-eta sortu zen gerra zibilean, armañactarren kontra. Luis Orleansekoa hilarazi zuen 1407an eta Parisen egon zen jaun eta jabe, 1413an Bernardo VII.a Armañacekoak bertatik bidali zuen arte. Geroago ingelesen laguntza jaso zuen. Karlos VII.aren aldekoek hil zuten 1419an.

Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1385eko apirilaren 11n ezkondu zen, Cambrain, Margarita Bavariakoarekin. Zazpi seme-alaba izan zituzten:

  • Margarita (1393-1441), 1404an Luis Guienakoarekin ezkondu zena; 1415ean alargundu ostean, 1423an Arturo Bretainiakoarekin ezkondu zen;
  • Maria (1394-1463), 1406an Adolfo I.a Clèveskoarekin ezkondu zena;
  • Filipe (1396-1467), Borgoinako dukea;
  • Katalina (1400-1414), Luis III.a Anjoukoarekin ezkondu zena;
  • Joana (1401 aldean-1412) ;
  • Elisabet (1403 aldean-1412), 1406an Olivier Châtillongoarekin ezkondu zena;
  • Ana (1404-1432), 1423an Joan Lancasterkoarekin ezkondu zena;
  • Agnès (1407-1476), 1425ean Karlos I.a Borboikoarekin ezkondu zena.

Lau ume sasiko ere izan zituen:

  • Marguerite de Borselen-ekin
    • Guy (1436an hila)
    • Antoine
    • Philippotte
  • Agnès de Croÿ-rekin

Zuhaitz genealogikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan I.a Borgoinakoa Aldatu lotura Wikidatan