Jessica Tandy
Jessie Alice Tandy, ezagunagoa Jessica Tandy gisa (Londres, Ingalaterra, 1909ko ekainaren 7a - 1994eko irailaren 11), estatubatuar zinema- eta antzerki-antzezlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamasei urte zituela hasi zen antzezten, eta 1929. urteaz geroztik profesional egin zen. Ospe handia lortu zuen Broadwayko antzokietan Blanche Du Bois pertsonaiarekin, Tennessee Williamsen A Streetcar Named Desire (1951, Desira izeneko tranbia) lanean. Lan horregatik Tony saria jaso zuen.
Hollywooden The Seventh Cross (1944) lanarekin egin zuen debuta. Hume Cronynekin batera arrakasta ugari lortu ditu Broadwayn. Elkarrekin lan egin zuten The Marriage (1954) telebistako saioan.
Egin dituen filmen artean aipagarriak dira: The Desert Fox: The Story of Rommel (1951, Rommel, basamortuko azeria); The Birds (1963, Txoriak); Cocoon (1985); Cocoon: The Return (1988, Cocoon: itzulera). Driving Miss Daisy (1989, Miss Daisy paseatzen) lanean parte hartu zuen, eta antzezle onenaren Oscar saria eman zioten paper horregatik. Handik bi urtera, bigarren antzezle onenaren Oscar sarirako izendatu zuten Fried Green Tomatoes (1991, Tomate berde frijituak) lanagatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jessica Tandy |
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |