Jean-Marc Orgogozo
Jean-Marc Orgogozo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1947 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | 2022 (74/75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | neuropsikiatra eta ikertzailea |
Genero artistikoa | neuropsikiatria |
Jean-Marc Orgogozo (Donibane Lohizune (Lapurdi), 1949 – Bordele, 2022ko otsailaren 9a) medikuntza nuklearrean, neuropsikologian eta psikiatrian lizentziatua, Jean-Marc Orgogozo mundu osoan aintzatetsia izan zen garunaren zahartze normal eta patologikoan, trazuetan eta neuroendekapenezko gaixotasunen inguruan egindako lanagatik. 2004 eta 2010 bitartean, Akitaniako eskualdeko kontseilari izan zen goi-mailako hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza arduraduna.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donibane Lohizunen jaio eta gaztetan heldu zen Itsasura, non bere aitak medikuntza lantzen zuen. Orgogozo irakasleak Baionako René-Cassin institutuan ikasi zuen. Bordeleko Unibertsitate Ospitaleko[1] Neurologia saileko buru eta neurozientzia klinikoko zentroko buru izan zen, 1982 eta 2015 artean. Bordelen kokatua, mediku emeritu honek Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Eskualdeko Aholku Kontseiluko presidente kargua ere izan zuen. Neurocampus proiektuaren zuzendari izan zen, 2011tik 2014ra.[2] Akitaniako eskualdeko kontseilari izan zen goi-mailako hezkuntza, ikerketa eta berrikuntzaren arduraduna, 2004 eta 2010 artean.
Haren hileta-elizkizunak Biarritzen egin ziren.
Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean-Marc Orgogozo garunaren zahartzeari, trazuei eta neuroendekapenezko gaixotasunei buruz egindako lanagatik ezaguna izan zen mundu osoan. Jean-Marc Orgogozok Alzheimerraren arrisku-faktoreen gaia ere landu du, nutrizio-faktoreen inguruan bereziki. Orgogozo irakaslea ere ezaguna da ardoaren kontsumo moderatuak adinekoen seniltasun arriskua erdira murrizten duela frogatu zuelako.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Ohar nekrologikoa Mediabasken webgunean.