Jaime Paz Zamora
Jaime Paz Zamora | |||||
---|---|---|---|---|---|
1989ko abuztuaren 6a - 1993ko abuztuaren 6a ← Víctor Paz Estenssoro - Gonzalo Sánchez de Lozada → Hautetsia: 1989 Bolivian general election (en)
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Cochabamba, 1939ko apirilaren 15a (85 urte) | ||||
Herrialdea | Bolivia | ||||
Familia | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politologoa eta politikaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Revolutionary Left Movement (en) | ||||
Jaime Paz Zamora (Cochabamba, Bolivia, 1939ko apirilaren 15a) boliviar politikaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepublikako lehendakari izan zen 1989tik 1993ra. Filosofia eta Politika Zientzietako ikasketak egin zituen. Boliviako lehendakariordetzarako hautagai izan zen 1980an Movimiento de la Izquierda Revolucionaria (MIR) alderdi sozialdemokrataren buruzagi gisa, Hernán Siles Zuazo lehendakari zela. Unión Democrática Popular (UDP) koalizioaren laguntza izan zuen MIRek, hain justu, komunistek eta bere osaba Víctor Paz Estenssoro eta Silesek sortutako Movimiento Nacionalista Revolucionario (MNR) alderdiak osatzen zuten koalizioaren laguntza. Irabazle atera zen arren, estatu-kolpe batek gobernua eskuratzea eragotzi zion 1982ra arte. Koalizio horrek berak Paz Estenssorori eman zion agintea 1985ean. 1989an, Alianza Democrática Nacionalista (ADN) alderdiarekin ituna egin ondoren, Boliviako lehendakaritza lortu zuen. 1997an, agintaldia bukatu eta lau urtera, berriro aurkeztu zen lehendakaritzarako hauteskundeetara, baina ADNko buru Hugo Banzerrek garaitu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.