Antonio José de Sucre
Antonio José de Sucre | |||||
---|---|---|---|---|---|
1825eko abenduaren 29a - 1828ko apirilaren 18a ← Simón Bolívar - José María Pérez de Urdininea →
1823ko ekainaren 23a - 1823ko uztailaren 17a ← José de la Riva Agüero - José Bernardo de Tagle → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Cumaná, 1795eko otsailaren 3a | ||||
Herrialdea | Espainiar Inperioa Kolonbia Handia | ||||
Heriotza | Kolonbia Handia, 1830eko ekainaren 4a (35 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Cathedral of Quito (en) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Mariana Carcelén (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | |||||
Zerbitzu militarra | |||||
Gradua | mariskal | ||||
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak | ||||
Artikulu hau Antonio José de Sucre politikari eta militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sucre».
Antonio José de Sucre y Alcalá (Cumaná, Granada Berriko erregeordetza (gaur egun Venezuela), 1795ko otsailaren 3a - Montaña de Berruecos, Kolonbia Handia (gaur egun Kolonbia), 1830eko ekainaren 4a), Gran Mariscal de Ayacucho ohorezko tituluaz ere ezaguna, militarra eta estatu-politikaria izan zen, Simón Bolívarren gertuko kolaboratzaile eta laguna. Hego Amerikako espainiar kolonien independentzia prozesuko lider garrantzitsuenetako bat izan zen, eta baita Boliviako presidentea eta Peruko gobernadorea ere.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Amerikako herriek espainiarren konkisten kontra aurrera eraman zituzten guduetako buruzagia. Venezuelan, Kolonbian, Perun eta beste herri batzuetan borrokatu zen, Francisco de Miranda eta Simón Bolívarrekin batez ere, eta garrantzi handiko garaipenak lortu zituen Ekuadorren independentziako azken borrokan eta Amerika espainiarrengandik askatu zuen Ayacuchoko guduan (1824). Peru Garaiko lurraldea zena Boliviako Errepublika bihurtu zuen eta hil arteko lehendakari izendatu zuten 1826an, baina 1828an kargua utzi zuen. Atentatu batean hil zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-7-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio José de Sucre |