Jacob Obrecht
Itxura
Jacob Obrecht | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gante, 1457 |
Herrialdea | Burgundian Netherlands |
Lehen hizkuntza | latina |
Heriotza | Ferrara, 1505eko abuztuaren 1a (47/48 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Genero artistikoa | church music (en) Pizkundeko musika |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Jacob Obrecht (Bergen-op-Zoom, 1457/58 - Ferrara, 1505) flandriar musikagilea izan zen. Josquin des Prezen aitzindaritzat hartzen da. Errenazimentuko musikan nagusi izan zen frantses-flandriar kontrapuntuzko eta ahozko estiloaren musikagile nagusia da. 1484-1485 urteetan Cambraiko katedraleko kapera-maisu izan zen; ondoren, 1485-1491 urteetan, Brujasko katedraleko kapera-maisu, eta 1492-1496 urteetan, berriz, Anberesko katedralekoa. Denboraldi luzeak eman zituen Italian. Lan ugari utzi zituen: polifonia-kantuak; mezak, gehienak lau ahotsetan; pasioak; ereserkiak eta moteteak. Imitazioa erabili zuen pasarte nagusiak gailentzeko. Obrecht izan zen hileta-elizkizunetan kontrapuntua erabiltzen lehena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.