Itota (xakea)
a | b | c | d | e | f | g | h | ||
8 | 8 | ||||||||
7 | 7 | ||||||||
6 | 6 | ||||||||
5 | 5 | ||||||||
4 | 4 | ||||||||
3 | 3 | ||||||||
2 | 2 | ||||||||
1 | 1 | ||||||||
a | b | c | d | e | f | g | h |
Xakean, itota[1] txanda duen jokalariak jokaldi legal egiterik ez duenean eta erregea xake egoeran ez dagoenean gertatzen den egoera da. Hau da, erregea ezin da beste lauki batzuetara mugitu, xake egoeran geratuko litzatekeelako edo defendatuta dauden pieza propioak edo besteren piezak dituztelako, eta, gainera, jokalariak ez du mugitu edo aurkariak harrapatu ditzakeen beste piezarik. Honi, errege itota bezala ere ezagutzen da.
Finaletan zehar, itota, posizio ahul batean berdintzea ahalbidetu dezakeen taktika bat da. Posizio konplexuagoetan, non pieza asko dauden, ia ez dago itota gerta daitekeen egoerarik.
Halaber, gai arrunta da amaierako ikasketen eta beste xake arazo batzuen konposizioan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itota-araua nahiko polemikoa izan da historian zehar.[2] Itota bat unibertsalki berdinketatzat hartzen den arren, xakearen historia gehienetan zehar ez da horrela izan. Xake modernoaren hastapenetan, itotak mugitzea tokatzen zitzaion jokalariarentzat garaipena suposatzen zuen. Praktika honek, xakean, XV. mendearen hasierara arte iraun zuen. Hala ere, itota, behe mailako garaipentzat hartzen zuten, eta, beraz, diruagatik jokatzen zutenean, apustuaren erdia baino ez zuten jasotzen. Horrela jarraitu zuten Espainian XVI. mendearen amaierara arte.
Adibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea][Event "Import"] [Site "https://lichess.org/18AjO0Tp"] [Date "2016.05.28"] [Round "-"] [White "?"] [Black "?"] [Result "1/2-1/2"] [UTCDate "2016.05.28"] [UTCTime "07:55:01"] [WhiteElo "?"] [BlackElo "?"] [Variant "Estandar"] [TimeControl "-"] [ECO "A00"] [Opening "Van't Kruijs-en hasiera"] [Termination "Normal"]
1. e3 a5 2. Qh5 Ra6 3. Qxa5 h5 4. Qxc7 Rah6 5. h4 f6 6. Qxd7+ Kf7 7. Qxb7 Qd3 8. Qxb8 Qh7 9. Qxc8 Kg6 10. Qe6 { ezin da beltza mugitu } 1/2-1/2
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ xakea.org
- ↑ Murray, H. J. R.. (1913). A History of Chess. Oxford University Press, 61 or. ISBN 0-19-827403-3..