Edukira joan

Irristariak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fonetikan, irristariak tradizionalki erdibokal eta erdikonsonante deitu izan direnak biltzen dituen klasea da. Hurbilkarien sail orokorrean sartzen dira. Fonetikoki soinu hurbiltzailea da, bere kabuz silaba eratzen ez duen bokal baten errealizazioa, silaba balioa duen beste bokal batekin batera ez badoa. Erdibokal terminoa diptongo beherakorren elementu ez-silabikoarentzat gordetzen da. Erdi-soinudun terminoa diptongo gorakor baten elementu ez-silabikoa edo triptongo baten lehen soinua izendatzeko erabiltzen da. Kontsonanterdiak ebakera itxiagoak izan ohi baitira bokalerdiak baino.

Erdibokalak edo erdi-konsonanteak bokal alofono ez-silabikoak izaten dira maiz. /i, u/-ri dagozkion erdibokalak, [j, w] ikurrekin adierazten direnak.

Irristariak alofonoak dira euskaraz. Hobeto esan, irristaritasuna alofonikoa da. Nahiz eta [au] eta [aw] desberdintasunari antzematen diogun (cf. naiz [najs] / nahiz [nais] desberdintasuna), silabatzeak ohartarazten gaitu ahoskera bien arteko aldeaz. Prozesatze prosodikoaren aroan, silaba gutxiagoko eredu erritmiko batean txertatu da hitza, diptongoa egin denean. Hala, ezagutu hitzaren [esaɣutu], [esautu], [esawtu] ahoskeretan, hirugarrena bigarrena baino areago desberdintzen da lehenengotik: hiru silabatakoa delako, laukoak diren beste bien ondoan