Edukira joan

Diptongo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Diptongoa silaba bakar batean bata bestearen ondoren dauden bi soinu bokalikoren multzoa da. Bokal itxiena erdibokal gisan gauzatzen da diptongoan, laburrago. Teknikoki, diptongo bat bi jomuga ezberdin dituen bokal bat da; hau da, bokala ahoskatzerakoan, mihiaren kokapena aldatzen da.

Euskara batuan eta euskalki askotan, diptongoak beheranzkoak dira. Hau da, diptongoaren bigarren segmentuak ([j] eta [w] erdibokalak), lehenengo elementuak (bokal oso silabagile bat) baino ozentasun maila apalagoa du (adibidez, aita, euskara…).

Goranzko diptongoak maiz hiato gisan egiten dira, bokalak bi silabatan banatuz (adibidez, men.di.a, na.zi.o, bu.ru.a…); hala ere, egon badaude, ekialdeko euskalkietan batik bat: diat (/di'at/ nahiz /djat/), mendian (/'men'djan/, burua (/'bu'ru'a/ nahiz /'bu'ru'ja/)...

Euskarazko digtongoak hauek dira: /ai/ (ibai), /ei/ (hodei), /oi/ (lehoi), /au/ (gau), /eu/ (geure).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.