Irminger itsaslasterra
Itxura

Irminger itsaslasterra[1] Ipar Atlantikoko itsaslaster bat da. Mendebalderantz higitzen da Islandiako hego-mendebaldeko kostari jarraituz.
Golkoko itsaslasterraren parte dela jo daiteke. Zehatzago, Ipar Atlantikoko itsaslasterrak elikatzen du, eta, horregatik, latitude bereko gainerako uren aldean, aski epela da, eta gazitasun handiagokoa. Hori dela eta, Islandiako klima latitude bereko beste eskualdeetakoa baino epelagoa da.
Itsaslasterraren izena Carl Ludwig Christian Irminger (1802-1888) daniar hidrografo eta almiranteordeari zor zaio. Irmingerrek ikerketa hidrografikoak egin zituen eskualde hartan 1854an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).