Intef V.a
Intef V.a | |||
---|---|---|---|
← Intef VI.a - Intef VII.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | ? (3582/3583 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Sobekemsaf II.a | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XVII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Nubkheperra-Intef edo Intef V.a, Egiptoko XVII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1625 eta K.a. 1622 bitartean gobernatu zuena, Franke eta Kraussen arabera.
Intefen emaztea, Sebekemsaf izan zen, Edfuko printzearen alaba.
Erregearen eraikuntza lanen hondarrak Koptosen, Abidosen eta Karnaken daude.
Gebel Intefen, 1993-1994ko Chicagoko Unibertsitatearen espedizioak, hareharriz eginiko ateburu bat aurkitu zuen, kapera batena, Intef V.aren tronu izena zen Nebkheperra Intefen kartutxoarekin idatzia, eta tenpluaren bloke bat Horusen izenarekin, Neferkheperu, "manifestazio perfektuena".
Koptoseko dekretu batek, Intefen erregealdiko 3. urtean grabatua, Teti alkatearen kaleratzea iragartzen du bere etsaiei mesede egiteagatik.
Intefen hilobia Auguste Mariettek aurkitu zuen 1860an, Dra Abu el-Nagako nekropolian, mendebaldeko Tebasen, Abbott papiroan aipatzen da, Ramses IX.aren garaian, inspektoreek, bere hilobia zertxobait kaltetua baina osorik dagoela esanez.
Ziuraski Intefena izan zen gaur egun Londresen ikus daitekeen sarkofagoa, bere momia, txiki-txiki egina geratu zelarik aurkitu zen une berean.
Daniel Boltzek, Alemaniar-Egiptoar misio batetako zuzendariak, 2001ean, Dra Abu el-Nagako nekropolian, Nubkheperraren piramide baten oinarri baten aurkikuntzaren berri eman zuen. Toki hau, XIX. mendean industua izan zen, baina aurkikuntza guzti hauen txostenak galdu ziren. British Museumean dagoen Egiptoko XX. dinastiako papiro bategatik aurkitu ahal izan zen, garai honetako lurperaketak azpimarratzen zituena.
Aurrekoa Egiptoko XIII. dinastia, Egiptoko XIV. dinastia, Egiptoko XV. dinastia, Egiptoko XVI. dinastia |
Egiptoko faraoia Egiptoko XV. dinastia |
Ondorengoa Rahotep |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Intef V.a |