Koptos
Itxura
Koptos, Goi Egiptoko V. nomoaren hiriburua izan zen.
- Izen egiptoarra: Gebtu. Izen greziarra: Coptos. Izen koptoa: Kepto. Izen arabiarra: Qift.
Hiria, jada existitzen zen K.a. 4000. urtean, eta antzinatetik garrantzi handia hartu zuen Nilo ibaiaren harana eta Itsaso Gorria lotzen zituzten karabanen ibilbideko toki estrategiko bat zelako.
Hirian, Min (Naqada III garaia, Horus eta Isis jainkoak gurtuak izan ziren.
Hondar arkeologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Min jainkoaren omenez Tutmosis III.aren garaian eraikitako tenplu baten hondarrak kontserbatzen dira, ondoren Ptolomeo II.a, Ptolomeo IV.a, Kaligula eta Neronek erantsitakoekin.
Koptoseko Dekretuak, zenbait hilobitan aurkitutako dokumentu batzuk, Egiptoko lehen tarteko aroan datatuak, Shemay chatyari eta bere familiari pribilegioak ematea deskribatzen dutena.