Hispania Ulterior
Hispania Ulterior | |
---|---|
Antzinako Erroma | |
Administrazioa | |
Hiriburua | Corduba |
Deuseztapen data | K.a. 27 |
Geografia | |
Mugakideak | Hispania Citerior |
Demografia |
Hispania Ulterior[1] Erromatar Errepublika garaiko probintzia bat izan zen. Kartagoarrak garaitu ondoren, erromatarrek, Iberiar Penintsulako hegoalde eta ekialdeko bere konkistak bi probintziatan banatu zituzten: Hispania Ziterior (ekialdeko kostaldea, Pirinioetatik Cartagenaraino) eta Hispania Ulterior (gutxi gorabehera, egungo Andaluzia). Hispania Ulterior (euskaraz: "Ondorengo Hispania") probintziaren administrazioaren ardura, Kordobak zuen. Erromatarren lurraldeak Penintsulako barnealderantz hedatu zirenean, Hispania Ulterior probintzia zatikatu eta Betika, Lusitania eta Gallaecia sortu zen.
Turdetaniarren aurkako gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. 197tik aurrera, Hispaniako ia herri guztiak matxinatu ziren erromatarren presentziaren eta haien forma despotikoen kontra. K.a. 195. urtean, Marko Portzio Katon Hispanian sartu zen bere armada kontsularrarekin, matxinadak zapaltzeko. Kanpaina arrakastatsu baten ondoren, Katonek bere tropak Sierra Morenara eraman zituen, turdetaniarrek meatzeak zituzten lekura. Nahiz eta haiek mertzenario zeltiberiarrak kontratatu zituzten erromatarrei aurre egiteko, Katonek bidalitako tribunoek konbentzitu egin zituzten zeltiberiarrak beren lurretara erretiratzeko batailarik gabe. Zeltiberiarren sostengu militarra galdu ondoren, turdetaniarrak garaitu egin zituzten Iliturgin, gaur egun Máquiz muinoa deitzen zaion lekuan, Mengíbarren (Jaengo probintzia).
Porrot horrek meatze-ondasunak galtzea ekarri zuen, eta horrek turdetaniarrak Guadalquivir ibarrean egotera behartu zituen. Bestalde, Katon iparraldera itzuli zen Zeltiberia zeharkatuz, zeltiberiarrak beldurtzeko eta etorkizuneko altxamenduak eragozteko, nahiz eta K.a. 193tik aurrera matxinadak ohikoak izan ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |