Hiru tximino jakintsuak
Hiru tximinoak (japonieraz san saru), baita hiru tximino jakintsuak edo hiru tximino mistikoak izenez deituak ere, Hidari Jingorō (1594-1634) japoniar eskulturgilearen egurrezko eskultura batean irudikatuak dauden hiru tximino dira, eskultura hau Toshoguko santutegiko (1636) ikuilu sakratuetan kokatzen da, santutegi hau Tokio hiriburaren iparraldean dago eta Tokugawa Ieyasuren ohorez eraiki zen.
Hiru tximinoen japonierazko izenak Mizaru, Kikazaru eta Iwazaru dira, hots, euskaraz "ez ikusi", "ez entzun" eta "ez mintzatu", betiere tximinoak zer ez duten ikusi, entzun edo aipatu zehaztu gabe. Esaera honen jatorria txinatar santaian oinarritzen da, hau ikusgai dagoen munduaren hausnarketa eta ikuskapenean oinarritzen den filosofia bat delarik. Gerora moral kode hau hiru tximinoei lotu zitzaien; lotura honen ardura Denkyō Daishiri (767-822) eman ohi zaio (Saichō gisa ere ezagutua), hau Heian aroan (794-1185) Tintai Eskola Budistaren Tendaishū japoniar afarraren sortzailea izan zelarik. Lotura hau kode moralean hiru aldiz agertu ohi den zaru delakoa (japonieraz ukazio kasua) eta tximinoa izendatzeko japonierazko saru hizaren arteko nahasketa da, azken hitz hori sarritan zaru hitzan ere bilakatzen delarik. Kamakura aroan (1185-1392) hiru tximinoen irudia oso ospetsua bilakatu zen.
Hiru tximinoen gaia oso konplexua eta anitza da; bai filosofia kodea eta santai moralaren jakitun zen intelektual elitearentzat nahiz herri xehearentzat, hiru tximinoek "sistemaren aurrean errenditzearen" esanahi zuten, jokamolde kode honek injustizia ez entzun ez eta ikusi, eta bakoitzaren atsekabea ez aipatzeko zuhurtzian oinarritzen zen, eta gaur egun arte esanahi berberarekin iruan izan du. Beste bertsio edo interpretazio baten arabera, tximinoak jainkoek gizonen ekintza txarrez ohartzeko bidalitako espioiak lirateke; tximino itsua, gorra eta mutuaren irudikapena aipatutako espioitza horren aurkako defentsa magiko modura sortu omen zen. Antzinako Vadjra japoniar jaikoaren hiru aurpegien errepresentazioa izango ote zen ere aipatu izan da.
Denborarekin japoniar kondaira hau angloxaoi mundura hedatu zen, eta handik europar edo mendebaldeko kulturara zabaldu zen.