Edukira joan

Hipofisi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hipofisi
Xehetasunak
ArteriaSuperior hypophysial artery (en) Itzuli
inferior hypophysial artery (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezhypophysis, glandula pituitaria
MeSHA06.688.357.750, A08.186.211.180.497.352.435.500, A08.186.211.200.317.357.352.435.500 eta A08.713.357.750 A06.300.747, A06.688.357.750, A08.186.211.180.497.352.435.500, A08.186.211.200.317.357.352.435.500 eta A08.713.357.750
TAA11.1.00.001
FMA13889
Terminologia anatomikoa

Hipofisia entzefaloaren azpian dagoen guruin endokrinoa da. Oso organo txikia da, ilar baten tamainakoa, eta hipotalamoari lotua dago txorten labur baten bitartez. Gramo erdiko pisua du eta aulki turkiarra izeneko hezur-egitura batean kokatzen da, buru-hezurraren beheko aldean. Guruin pituitario izena ere hartzen du.

Hipofisiak isurtzen ditu, besteak beste, gorputzeko organo guztien hazkundean eragina duten hormonak, emeen bularrei esnea jariarazten diena, odolaren presioa eraentzen duena, giharren uzkurtzea eta giltzurrunaren eginkizuna eragiten duena. Hortaz, hipofisiak bere zeregina behar bezala ez betetzeak kalte handiak sor ditzake[1].

Hiru zatik osatzen dute hipofisia: aurreko gingila edo adenohipofisia, erdiko hipofisia eta atzeko gingila edo neurohipofisia.

Adenohipofisia eta neurohipofisia bi guruin desberdintzat jo daitezke, bakoitzak bere hormonak jariatzen baititu. Biak ala biak hipotalamoaren kontrolpean daude: entzefaloaren zati hori nerbio-loturen bidez lotzen da neurohipofisiarekin, eta odol-sistemaren bitartez adenohipofisiarekin, jariaketa endokrino asko kontrolatuz. Hipofisia eta hipotalamoaren arteko lotura ez da soilik anatomikoa, baita funtzionala ere: zilegi da beraz sistema hipofisiario-hipotalamikoaz hitz egitea.

Jariaturiko hormonak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipofisiak beste guruin batzuen jarduera kontrolatzen du; hipofisiak ekoizten dituen zenbait hormonek beste hormona eta batzuk jariarazten dituzte.

Adenohipofisia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Adenohipofisi»

Hipofisiaren zati honek hormona ugari jariatzen ditu, honako hauek izanik garrantzitsuenak:

  • Hazkunde hormona (GH edo STH), gorputzaren hazkundea areagotzen duena.
  • Prolaktina (LTH), haurdunaldian eta edoskitzaroan zeregin garrantzitsua betetzen duena; ugatz-guruinak eta ama-sena garatu, eta esnearen ekoizpenean jarduten du.

Gainerako hormonak tropikoak dira, hots, beste guruin batzuetan dute eragina, guruin horien jariaketa erregulatuz:

Neurohipofisia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Neurohipofisi»

Hipofisiaren zati honek ez ditu hormonak ekoizten; ez da, beraz, benetako guruin jariatzailea, hipotalamoak jariatzen dituen hormonen biltzailea baizik. Izan ere, hipotalamoko nerbio-ehunetan bi hormona ekoizten dira, neurohipofisira nerbio-zuntzen bitartez iristen direnak, bertan pilatuz. Hipotalamoak jariatutako hormonak bi hauek dira:

  • basopresina (ADH) edo hormona antidiuretikoa: giltzurrunetan uraren birxurgapena handitzen du, gernuaren kopurua gutxituz.
  • oxitozina: erditzerakoan umetokiaren kontrakzioak eragiten ditu; horretaz gain, edoskitzaroan ere zeregin garrantzitsua betetzen du, esnearen ekoizpenean parte hartzen baitu.

Oxitozinaren jariaketak oso ongi azaltzen du hipotalamoaren eginkizuna hormonen sortze-prozesuan: titiburuaren inguruan dauden ukimen-hartzaileak kitzikatzean, nerbio-bulkadak bidaltzen dituzte hipotalamoko dagozkien zentroetara eta bertan ekoizten da oxitozina, honek esnearen jariaketa eragin dezan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]