Herbehereetako geografia
Herbehereetako geografiaren berezitasun nagusiak Herbehereak izenak berak ematen du, Nederlanden jatorrizkoak bezala, lurraldearen erdiak metro bateko garaiera besterik ez baitu. Ipar eta mendebaldea lau-laua eta toki batzuetan itsas mailaren azpitik dago. Hego-ekialdean Goi Herbehereak daude, apur bat itsas mailaren gainetik daudenak. Dike, babes duna eta ur-drainatze konplexuek, Erdi Aroan hasitakoak, uholdeetatik babesten dute eta estatuaren azalera %20an handitzea ahalbidetzen (polder).
Hiru ibaiek bi zati nagusitan banatzen dute estatua: Rhin, Waal eta Meuse (Maas). Herbehereetako hego-mendebaldea hiru ibai hauen delta erraldoia da. Banaketa geografikoaz gain, banaketa kulturala ere bada, nederlanderaren dialekto nagusiena eta erlijioarena (kalbinistak iparraldean eta katolikoak hegoaldean).
Datu geografikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azalera:
- guztira: 41.526 km²
- lurra: 33.883 km²
- ura: 7.643 km²
Lurreko mugak:
Kosta: 451 km
Itsas erreklamazioak:
- arrantza eremu esklusiboa: 200 itsas milia (370 km)
- jurisdikziopeko urak: 12 itsas milia (22 km)
Muturreko garaierak:
- puntu beherena: Zuidplaspolder (Nieuwerkerk aan den IJssel) -7 m itsas maila azpitik.
- puntu gorena: Vaalserberg 321 m. itsas maila gainetik.
Baliabide naturalak:
Lurren erabilera: (1996)
- lur landuak: %25
- labore iraunkorrak: %3
- zelai iraukorrak: %25
- basoak: %8
- beste: %39
Lur ureztatua: (1996)
6.000 km²