Hachinohe (Aomori)
Hachinohe 八戸市 八戸市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Tōhoku Aomori | ||
Alkatea | Makoto Kobayashi (en) | ||
Jatorrizko izena | 八戸市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 40°30′44″N 141°29′18″E / 40.51228°N 141.48839°E | ||
Azalera | 305,19 km² | ||
Mugakideak | Karumai (en) , Oirase (en) , Hashikami (en) , Gonohe (en) eta Nanbu (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 222.799 (2021eko martxoaren 1a) −8.458 (2015) | ||
Dentsitatea | 763 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1929ko maiatzaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Federal Way eta Lanzhou | ||
http://www.city.hachinohe.aomori.jp/ www.city.hachinohe.aomori.jp |
Hachinohe (japonieraz: 八戸市 Hachinohe-shi ) Japoniako Honshu uharteko Tōhoku eskualdeko hiri bat da, Aomori prefeturako bigarrena. 2014ko erroldaren arabera 232.971 biztanle ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrehistoriatik populatua izan den eremuan dago Hachinohe.
Heian Aroan iparraldeko Fujiwara leinuak gobernatu zuen baina Kamakura Aroan Minamoto Yoritomok garaitu zituen eta Nanbu leinuak hartu zuen eremuaren agintea. Hainbat zalditegi ezarri zituzten eta asentamendu gotortuak ere bai.
Edo Aroa Morioka domeinuaren barnean hasi zuen baina 1664 urtean Tokugawa shogunerriak banatu egin zuen, bere domeinu propioa eratuz. Hachinohe gazteluaren inguruan sortu zen hiria eta bvertako kaiak harremanak eratu zituen Hokkaido uhartearekin.
Meiji berrezarkuntzaren ondoren garrantzia galdu zuen Aomoriren mesedetan. 1889an eratu zen Hachinohe udalerria. Bigarren Mundu Gerraren ondoren estatubatuarrek kanpaleku bat ezarri zuten eta bertatik Koreako Gerrarako tropak bidali izan ziren.
2011 urteko tsunamiak jo zuen hiria eta kai ingurua erabat suntsitu zuen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aomoriko prefeturaren ekialdeko ertzean kokaturik dago, Ozeano Barea aurrean duela. Iwate prefeturarekin muga egiten du. Sanriku Fukkō Parke Nazionalaren iparraldean dago.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiri industriala bada ere arrantza da jarduera ekonomiko nagusia.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kabushima santutegia.
-
Horeizan Ogami santutegia.
-
Tanesashi kostaldea.
-
Hachinoheko kaia.
-
Hachinohe Sansha Taisai jaialdia.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Federal Way (Washington) (AEB) (1993)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Webgune ofiziala