Edukira joan

Gogortasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gogorgailua.

Gogortasuna, mineralogian, gai batek beste gai batzuk higatzeko edo haietan mailatuak edo arrastoak egiteko duen gaitasuna da. Alegia, mineral batek marratzen uzteko duen erresistentzia da. Gai bat beste bat baino gogorragoa dela esaten da lehendabiziko horrez bestean arrastoa egin daitekeenean.

Mineralogian Friedrich Mohs geologoak asmatutako Mohs eskalaren arabera sailkatu ohi dira mineralen gogortasuna. Hamar mailako eskala da erabiltzen dena: diamantea 10, zafiroa 9, topazioa 8, kuartzoa 7, feldespatoa 6, apatita 5, fluorita 4, kaltzita 3, igeltsua 2 eta talkoa 1. Adibidez, 7,5-eko gogortasuna duen gaiak arrastoa egin dezake kuartzoan baina topazioaz hari ere egin dakioke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]