Gibel gizen
Itxura
Gibel gizen edo urintsu, gibelki gizena edo gibel-ore (frantsesez, foie gras, fwa ɡʁɑ ahoskatua) antzara edo ahate bereziki gizenduaren gibela da, sukaldaritzan oso aintzat hartua; frantsesa da jatorriz; leuna eta biguna izaten da, krema edo arrosa kolorekoa[1].
2011an munduan 27.116 tona ekoiztu zituzten[2], %96a ahatekoa izanik[3]. Ekoizle nagusia Frantzia da (19.992 tona 2011n[2]), Bulgaria (2660 tona 2011n)[2], Hungaria (2450 tona 2011n)[2], Espainia (850 tona 2011n)[2] eta Txinaren gainetik.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzan hiru era nagusietan egiten dute gibel gizena:
- Cru edo gordin.
- Mi cuit edo erdi-egosia, 100 °C baino gutxiagotan pasteurizatua.
- Cuit edo egosia, baita foie-gras tradizionala deitua, 100 °C baino gehiagotan pasteurizatua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ a b c d e itavi.asso.fr. (2012ko urria). Note de conjoncture ITAVI (institut technique de l'aviculture) - Foie Gras. .
- ↑ Institut technique de l'agriculture. .
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |