Edukira joan

Gabonzahar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabonzahar
Irudia
Motajaiegun
bezpera
Honen izena daramaUrteberri-egun eta Silvestre I.a
Honen parte dapublic holiday in the Czech Republic (en) Itzuli, public holidays in Latvia (en) Itzuli, Eguberriak eta Urte Berri Egun
EgunAbenduaren 31
Komunikabide
Osatuta

Gabonzaharra, gabonzahar-gaua edota urtezahar-gaua urteko azken gaua da. Mundu zabalean jai-giroan ospatu ohi den gaua. Biharamunean, urte berrian ia, Urteberri-eguna ospatzen da.

Gabonzaharreko ospakizunak Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gabonzahar-gauean oturuntza egin ohi da gaueko 12ak baino lehen. Gaueko 12ak jotzean, Hego Euskal Herrian hamabi mahats-ale jan ohi ditu jendeak, banan banan eta irratiz edo telebistaz igortzen diren kanpai-kolpeak jarraituz;
  • urtezahar egunean ugari dira Euskal Herrian zehar ospatzen diren San Silvestre lasterketak;
  • urteberri egunean ohizkoak dira mendizaleek egiten dituzten igoerak: besteak beste Adarra mendira Gipuzkoan, Gorbeiara Bizkaian eta Zaldiaranera Araban.
  • Iruñean, Getxon eta Trintxerpen, ohikoa da jai giroan kalera mozorroturik ateratzea.[1]
  • Beran, haurrak urtezahar egunean "glin-glanka" ateratzen dira, "glin-glan, glin-glan, duenak ez duenari eman" abestuz etxez etxe. Helduek, beriz, Diostesalbeka egiten dute.[1]
  • Urdiainen urarekin ospatzen da urte berriaren etorrera. Herritarrak iturriaren inguruan bildu eta pitxarrekin banatzen dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]